Igande goizaldean aldatuko da ordua, azkenengoz?
Goizaldeko hiruretan izango da aldaketa, eta erlojua ordu biak arte atzeratu beharko da. Igandeak 60 minutu gehiago izango ditu.
Goizeko hiruretan erlojua ordu bietara atzeratu beharko da. Argazkia: Europa Press
Larunbatetik iganderako goizaldean ordua aldatuko da, eta udako ordutegitik neguko ordutegira igaroko gara. Aldaketa egiten den azken urtea izan daiteke honakoa, Espainiak Europar Batasunean neurria kentzeko eztabaida berriz irekitzeko proposamena luzatu baitu.
Goizaldeko hiruretan erlojua ordu biak arte atzeratu beharko da, beraz, igandeko lanaldiak 60 minutu gehiago izango ditu.
Orain hamarkada batzuk ezarri zuten aldaketa eta urtean bitan errepikatzen da: martxoan ordu bat aurreratzen da ordularia eta urrian ordu bat atzeratzen da. Aldaketa horren helburua urtaroen arabera eguneko argi orduetara egokitzea da eta eraginkortasun energetikoa hobetzea.
Aurtengoa, ordea, azken aldia izan liteke; izan ere, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak neurria behin betiko amaitzea proposatu dio EBri. Erabaki konplexua da eta 2019an Europako Parlamentuan aztertu zen, baina ez zen erabakirik adostu. Berriz ere egoera aztertuko du Bruselak.
Ze ordu-eremu ezarri?
Iberiar penintsularen kasuan, ezarrita dagoen ordu-eremua ez da bere kokapen geografikoari dagokiona. Arrazoi politikoengatik, 1940an Alemanian edo Italian ezartzen zen ordu bera ezarri zen, nahiz eta Kanariar uharteek, Portugalek edo Erresuma Batuak duten ordutegia dagokion.
Ezarri beharrekoa ordutegiari dagokionez, urte osoan zehar neguko ordutegia ezarriko balitz, herrialdea eguzkiaren posizioarekin lerrokatuago egongo litzateke, eta, beraz, orain baino ordubete lehenago argituko eta ilunduko luke. Horrek Europako ohituretara hurbilduko luke Espainia eta otorduak eta loaldiak aurreratuko lirateke. Udakoa aukeratuz gero, arratsaldeak luzatu egingo lirateke, eta horrek aisialdiari eta turismoari mesede egingo lioke. Pertsona askok, ordea, eskolak edo lan jardunaldiak gauez hasiko lukete, eta ikuspegi biologikotik ondorio negatiboak izango lituzke.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.
Eusko Jaurlaritzak 271 milioiko inbertsioa egingo du hezkuntza sistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko
ADIMEN DIGITALA estrategiak software librean oinarritutako hezkuntza-plataforma propioa ahalbidetuko du, irakasleen prestakuntza digitala indartuko du eta euskarazko hezkuntza-edukiak sustatuko ditu.
Bilbok TAOa ezarri du Zorrotzaurreko hegoaldean, 150 aparkaleku-plaza araututa
Bizitegi-eremu horretan, egoiliarrek denbora-mugarik gabe aparkatu ahal izango dute, eta datozen urteetan 550 plaza inguru izatea aurreikusten du Udalak.