Alerta mezua entzun dute gaur arabarrek mugikorrean
Es Alert sistemak modu eraginkorrean funtzionatzen duen egiaztatzeko simulakroa izan da. Alerta-soinuarekin batera, mezu lasaigarri bat bidali da, ez dela benetako arrisku-egoera adierazteko. Es Alert sistema Balmasedan eta Bilboko auzo batzuetan ere probatu da.
Zure interesekoa izan daiteke
Elikadura-alerta zabaldu dute, Beiardi, Agort, Udabe eta Eroski marken gazta sorta batzuetan listeria atzemanda
Ohar batean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi du listeria monocytogenesa atzeman dutela Beiardi, Agort, Udabe eta Eroski marketako ardi eta behi esne gordinarekin egindako nahasketa onduko gaztetan.
Zirkulazioa normaltasunera itzuli da A-8 autobidean, Barakaldon, bi istripu tarteko arratsalde zail baten ostean
Arratsaldeko 16:00ak ondoren bi istripu gertatu dira, kilometro berean baina noranzko desberdinetan, eta auto-ilarak sortu dira.
Metro Bilbaok bidaia "magikoa" eskainiko du 'Gabonetako Trenean' Olentzero eta Mari Domingirekin batera
Abenduaren 22an egingo duten bidaia berezia 12 urtez azpiko umeentzat dago zuzenduta. Izena emateko epea azaroaren 17tik 23ra egongo da zabalik.
Hegazti gripearen aurka Ministerioak iragarritako neurriak "gehiegizkoak" direla eta "goizegi" hartu direla uste du Bizkaiko Foru Aldundiak
Arantza Atutxa Bizkaiko Natura Ingurunearen eta Nekazaritzaren diputatuak uste du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak hegazti gripearen aurrean ezarritako neurriak "goiztiarrak" eta "gehiegizkoak" direla, eta, ildo horretan, adierazi du ez dela positiborik atzeman lurraldeko ustiategietan.
EAJk, PSEk, PPk eta Voxek atzera bota dute tauromakia "era efektiboan abolitzeko" Sumarrek egindako proposamena
Proposamenak Eusko Jaurlaritzaren adierazpen instituzionala eskatzen zuen, praktika hori arbuiatuz eta erakundeen sostengua baztertuz. EAJk eta PSE-EEk gaiari buruzko eztabaida eskatu dute, eta debekuaren aurka azaldu dira.
Palestinako jokalariak "hunkituta eta eskertuta" daude jasotzen ari diren babesarekin
Palestinako selekzioko jokalariak San Mameseko berdegunera salto egiteko irrikan daude Euskal Selekzioaren aurka jokatzeko. "Ezin dut imajinatu 50.000 pertsona baino gehiago ikustea estadioan Palestinako banderekin", adierazi du Feras Abu Radwan Palestinako selekzioko talde teknikoko kideak.
Ane Elordi, Korrikaren koordinatzailea: "Euskara arnasa da"
Ane Elordi Korrikaren arduradunak adierazi du "Euskara gara" leloak jendartea duela helburu. Bere hitzetan, "Euskal Herriak arnasa berria behar du; euskararen herrira jauzi egin nahi duten guztien herria gara, berton jaioak izan zein kanpotik etorriak. Euskara da gure arnasa, elkarren zaintzaren hizkuntza, justizia sozialaren hizkuntza".
Korrika 24k Errigora ekimena omenduko du, Atharratzetik Bilbora
Herri martxaren hurrengo edizioak Errigoraren lana aitortuko du, eta Atharratzetik Bilbora ibilbidea egingo du martxoaren 19tik 29ra. Mezu ofizialak, "Euskara gara", komunitatearen eta hizkuntzaren etorkizun partekatuaren ideia indartzen du.
Euskarazko hizkuntza-eskakizunak lan-eskaintza publikoak euskaraz eginez edo lanean erabiliz egiaztatu ahal izango dira
Euskara maila egiaztatzeko eta ebaluatzeko beste bi sistema ezarri ditu Eusko Jaurlaritzak, Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko dekretuan jasotakoak.