EPAIKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzaintzak protokoloa bete zuen ikertzeko eskatu du Xuhar Pazosen defentsak

Halaber, lekuko gehiago deitzea galdegin du defentsak, 2024ko otsailean Tolosan izandako gertakarietan gertatutakoa behar bezala argitu dadin.

18:00 - 20:00
Tolosa, gaur.

Xuhar Pazos Ertzaintzaren pilotakada bat jaso ondoren begi bateko ikusmena galdu zuen gazteak deklaratu du gaur Tolosako 1. Instrukzio Epaitegian, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak auzia berriro zabaltzea agindu eta gero. 

Tolosako Inauterietan izan ziren gertakariak, 2024ko otsailaren 12an. Taberna baten atarian gazte batzuen artean izandako liskarraren ondoren, Ertzaintza bertaratu zen eta istiluak izan ziren; foam jaurtigaiak bota zituzten agenteek, eta horietako batek begian jo zuen Xuhar. 

20 bat minutuko deklarazioan, gazteak egun hartan bizitakoa azaldu dio epaileari. Tolosako 1. Instrukzio Epaitegiak iazko azaroan auzia artxibatzea erabaki eta gero, orain, beste epaile bat hasi da kasua aztertzen. 

Epaitegiaren atarian hedabideen aurrean egindako adierazpenetan, Aiert Larrartek, Xuharren abokatuak, esan du Ertzaintzak protokoloa bete zuen argitzea eskatu dutela, eta pilotakadak nola bota zituen ikertzea. "Uste dugu ez dela altura egokian botatzen", azaldu du.

Horrez gain,  auzia "epaiketa publiko batean" eztabaidatzea nahi du defentsak. 

Ildo beretik, Jon Pazos, Xuharren aitak, ere uste du Ertzaintzak ez zuela protokoloa bete. Zehaztu duenez, "gerritik behera bota behar dituzte pilotakadak", baina ez zuten hala egin. 

Epaitegiaren kanpoaldean, hainbat pertsona bildu dira, Xuhar gazteari elkartasuna adieraztera, 'Egia, aitortza, justizia. Bada garaia gauzak aldatzeko' goiburupean. Han izan da, besteak beste, Amaya Zabarte 2024ko martxoan Reala-PSG partidaren aurretik Ertzaintzaren foam jaurtigai batek buruan jo zuen emakumea. 

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Familian Mugikorrik Gabeko Eguna ospatuko dute Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familietan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta denbora partekatuaren balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X