Albiste izango dira: Abisu horia elurragatik eta hotzagatik, 50 urte Franco hil zela eta Brouarden eta Muguruzaren hilketen urteurrena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko azaroaren 20an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Abisu horia elurragatik eta hotzagatik: Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du elurragatik Araban eta Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean, 1.000 metrotik behera zuritu dezakeelako, eta euriagatik, ostera, Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldean. Halaber, Aemetek elurrari dagokion abisu horia aktibatu du Nafarroa osoan, Erriberan salbu.
- 50 urte Franco hil zela: 1975eko azaroaren 20an hil zen Francisco Franco, ia lau hamarkadatan Espainian gobernatu zuen diktadorea. Bere bizitzako azken asteetan ageriko egin ziren osasun arazo batzuen ondorioz hil zen. 50 urte geroago, Francoren erregimena elikatu zuen oinarri ideologikoak bizirik dirauela ohartarazten dute adituek.
- Brouarden eta Muguruzaren hilketen urteurrena: Gaurko egunez, duela 41 eta 36 urte, Santi Brouard eta Josu Muguruza hil zituzten. Brouard GALek hil zuen Bilbon, eta eskuin muturreko militanteek Muguruza hil zuten, tiroz. Herri Batasuneko kideak biak, Diputatuen Kongresuan diputatu Muguruza, eta legebiltzarkide Brouard.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda