AZAROAK 25, INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO EGUNA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zazpi euskal emakume hil dituzte indarkeria matxistaren ondorioz 2025ean

Biktimen artean bikotekide gizonezkoek eraildako lau emakume, aitak hildako neska adingabe bat eta semeek hildako adineko bi emakume daude.

(Foto de ARCHIVO)

Decenas de personas durante una concentración para denunciar el crimen de una niña de 13 años a manos de su padre, en la plaza de Rekalde, a 30 de mayo de 2025, en Rekalde, Bilbao, Vizcaya, País Vasco (España). La Ertzaintza está investigando la muerte de una menor de 13 años a manos de su padre, de 43 años, que después se habría suicidado en su domicilio, como un presunto caso de violencia vicaria. Ambos presentan signos de violencia, mientras que la madre de la menor ha tenido que ser trasladada a un centro de salud con lesiones.



David de Haro / Europa Press

30 MAYO 2025;CONCENTRACIÓN;ERTZAINZA;VICARIA;VIOLENCIA MACHISTA;VIOLENCIA VICARIA;CRIMEN;ASESINATO;PADRE;VIOLENCIA;

30/5/2025

13 urteko neska baten hilketa salatzeko kontzentrazioa, Bilbon. Argazkia: EFE

Borroka feministari esker emakumeen kontrako indarkeriaren inguruan gero eta kontzientziazio handiagoa dagoen arren, ez da erraza indarkeria matxista atzean uztea. Urteak daramatzate erakunde publiko zein pribatuek hezkuntza kanpainak eta biktimei laguntzeko arreta-zerbitzuak hobetzen, baina kasuen kopuruak ez du behera egiten.

EAEn soilik, indarkeria matxistarekin lotutako ia 6.000 salaketa jaso ditu Ertzaintzak urtarriletik urrira bitartean. Zazpi euskal emakume hil dituzte aldi horretan; bi, Euskal Herritik kanpo:

Urtarrilak 3:  63 urteko gizon bat atxilotu zuten Barakaldon, 84 urteko ama kolpeka hiltzeagatik. Hilketa familia barruko indarkeriatzat jo zen.

Otsailak 5: 47 urteko gizon bat atxilotu zuten Irunen, 74 urteko ama hiltzeagatik. Hilketa familia barruko indarkeriatzat jo zen.

Apirilak 25: Gizon bat atxilotu zuten Haron (Errioxa), 36 urteko bikotekidea hiltzeagatik. Emakumea Gasteizkoa zen jatorriz. 

Maiatzak 30: Gizon batek bere buruaz beste egin zuen Bilboko Errekalde auzoan, 13 urteko alaba hil eta haren bikotekidea, neskatoaren ama, zauritu ondoren.

Ekainak 7: 47 urteko gizon bat atxilotu zuten Marbellan (Malaga) bikotekidea, 53 urteko emakumea, hiltzeagatik. Gasteiztarra zen biktima.

Uztailak 29: 85 urteko gizon bat atxilotu zuten Zizur Nagusian, 78 urteko emaztea hiltzeagatik. Etxeko espetxealdia ezarri zioten.

Urriak 15: 47 urteko gizon bat atxilotu zuten Zarautzen, 53 urteko bikotekidea hiltzeagatik.

Kontuan izan behar da, gainera, aurreko urtean ere zazpi euskal emakume hil zituztela.

Espainiako Estatuari dagokionez, 2003ko urtarrilaren 1ean datua erregistratzen hasi zirenetik, 1.333 emakume hil dituzte.

Frantziako Estatuan ez dago horrelako erregistrorik, baina iaz 107 emakume hil zituzten bikotekideek.

----------------------------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

<img style="float:left;margin:5px;" src="http://10.126.2.21/media/images/2011/12/22/588258/588258_Guernica_thumbnail.jpg"/><br/><strong>'Guernica' Foto : EITB</strong>
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Gernika" Euskadira lekualdatzea, arazo teknikoa ala politikoa?

Picassoren Gernika Euskadira ekartzea arazo teknikoa da, ala politikoa? Hortxe dago koska, eta erantzun bila, EITBk Luis Beltran arte-zaharberritzailearekin eta Fernando Castro arte-kritikariarekin hitz egin du. Bat datoz, eta biek diote artelana garraiatzeak erronka tekniko handia dakarrela berekin, kontuan izanik koadroaren egoera eta tamaina. Hori oinarri, batzuen ustez, kalteak eragiteko arriskua handiegia da, eta ez du merezi; beste batzuen aburuz, aldiz, egin, egin izan dira halakoak lehen ere, eta borondate kontua da.

El Comité de Árbitros de Bizkaia volverá a designar árbitros para los clubes Basauri Bea y Portugalete
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Basauri eta Portugaleteko futbol taldeei ezarritako betoa kendu du Bizkaiko Arbitroen Batzordeak

Ohar batean Bizkaiko Arbitroen Batzordeak adierazi duenez, "egoera bideratutzat" eman dute, erasorik ez errepikatzeko klubek "neurriak hartzeko" konpromisoa hartu baitute. Ondorioz, Basauri Bea eta Portugaleteko hurrengo partidetarako epaileak izango dituzte. Hala ere, inplikatutako hirugarren taldearen (Berangoko Karabigane) gaineko betoak indarrean jarraituko du, klub hori ez baita arbitroekin harremanetan jarri.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X