Biosegurtasuna indartzeko deia egin du Jaurlaritzak, Katalunian txerri izurri kasuak antzeman ostean
Aldi berean, ardura, zuhurtzia eta zaintza eskatu die txerrien sektoreari lotutako Euskadiko eragile guztiei, Bartzelonan sei basurde hil baititu izurriak bi egunean. Txerri izurriak, baina, ez die gizakiei eragiten, eta ez da kutsatzen txerri produktuak kontsumituta ere.
Kataluniako agenteen dispositiboa. Argazkia: EFE
Bartzelonako probintzian hainbat txerri izurri kasu antzeman ondoren, Eusko Jaurlaritzak lasaitasun mezua zabaldu du herritarren artean. Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak gogorarazi du gaixotasun horrek ez dakarrela arriskurik gizakien osasunerako, ez txerri okela ukitzeagatik ez kontsumitzeagatik.
Alabaina, ardura, zuhurtzia eta zaintza galdegin die Euskadiko txerrien sektoreari lotutako eragile guztiei Jaurlaritzak. Sektore osoaren lankidetza eta biosegurtasuna indartzea funtsezkoak dira birusa zabaldu ez dadin. Halaber, ehiza jardueran aritzen diren pertsonei eskatu die biosegurtasun neurri horiek bete ditzatela.
Amaia Barredo sailburuak azpimarratu duenez, "ezinbestekoa da biosegurtasun neurriak indartzea Euskadiko txerri ustiategi guztietan. Animalien osasuna eta elikagaien segurtasuna eragile guztien erantzun kolektibo eta arduratsuaren mende daude".
Bereziki, ekoizleei, garraiolariei, banatzaileei eta merkaturatzaileei eskatu diete zorrotz bete ditzatela ezarritako protokoloak.
Sei basurde hil dira Bartzelonan
Azken bi egunetan sei basurde gorpu agertu dira Bartzelonan, Afrikako txerrien izurriak jota, 1994tik Espainiako Estatuan horrelakorik ikusi ez bada ere. Dagoeneko 20 kilometro hesitu dituzte kaltetutako animaliak agertu diren eremuan, eta 39 ustiategi daude bertan.
Zer da txerri izurria?
Afrikako txerri izurria gaixotasun biriko oso kezkagarria da txerri sektorearentzat, oso kutsakorra baita basurde europarraren, fakokero afrikarraren eta abeletxeetako txerrien artean. Ordea, ez die gizakiei eragiten, eta ez da kutsatzen txerri produktuak kontsumituta ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Petronor Muskiz eta Abanto Zierbenako herritarrak "hiltzen" ari dela salatu dute ehunka lagunek
Bizkaiko bi udalerrietako bizilagunak kalera atera dira ostegunean findegiko bentzeno ihesaren aurka protesta egiteko. Salatu dutenez, agintariek "berandu" hartu zituzten prebentzio neurriak, bentzeno maila altuak goizean atzeman zituzten arren.
Sei pertsona zauritu dira BI-636 errepidean, Zallan, izandako auto istripuan
Bolunburuko tuneletik gertu jazo da istripua, Kadaguako korridorean, eta zirkulazioa eten dute larrialdietarako zerbitzuak inguruan lanean ari ziren bitartean. Dena dela, 13:35 aldera ireki dute berriro.
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, gaueko aisialdirako lokal batean edalontzi batekin gizon bat larri zauritzeagatik
Biktima ospitalera eraman behar izan zuten, masailalbo-hezurrean eta begi batean zauriak zituelako, eta atxilotua epailearen esku uzteko zain dago.
Tolosako Ospitalea 2031rako egongo da eraikita
Erietxea eraikitzeko proiektua esleitu du Jaurlaritzak, 107,6 milioiko inbertsioarekin. Ospitalea udalerriko sarreran kokatuko da, ia 8.500 metro koadroko lursail batean. Ospitalizazioko 90 ohe izango ditu eta 380 profesionalek jardungo dute bertan.
Martxoak 3 elkarteak "Espainiako Erresumak 1976ko gertakariengatik duen erantzukizuna onartzea" eskatu du
Biktimen elkarteak omenaldia egin die "martxoaren 3ko garra bizirik mantendu dutenei".
Gizon bat atxilotu dute Cadizen emaztea hiltzea leporatuta
Emakumearen gorpua haren etxean aurkitu zuten, Puerto de Santa Marian.
Sute batek palet biltegi bat kiskali du Galdakaon
Ostiral gauean piztu den sute batek palet biltegi bat kiskali du Galdakaon, Artola auzoan. 23:30 aldera piztu da sua, eta suhiltzaileek ordu eta erdi behar izan dute sua itzaltzeko. Ez da inor zauritu.
Sei pertsona zauritu dira Galdakaon, taberna bateko sabai faltsua erorita
Gertaera 19:15ak aldera izan da, Agirre Lehendakariaren kaleko taberna batean.
Ortuellako kiroldegia itxi dute gimnasioko estalkiaren zati bat hondoratu ostean
Sabaiaren kolapsoaren ondorioz, udal gimnasioa eta atletismo-pista itxi behar izan dituzte, baina ez da inor zauritu.
Sei planeta eta Ilargia dira otsail amaierako planeta-lerrokadura handiaren protagonistak
Iluntzeko zeruak ikuskizun astronomiko bereziki deigarria eskainiko digu otsaileko azken egunetan. Virginia Garcia Aranzadiko astronomoak azaldu digu zein sei planetak egingo duten bat zeruan.