AGERRALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Basurde gehiago aurkitu dituzte hilda Katalunian, txerri izurri kasuekin lotuta

Kataluniako Generalitateak Emerjentzietarako Unitate Militarraren laguntza eskatu du agerraldia kontrolatzeko eta astelehenean bertaratuko dira. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantza kontseilariak mugatuta dauden eremuetara ez joateko eskatu die herritarrei.

(Foto de ARCHIVO)

Jabali



REMITIDA / HANDOUT por INTERPORC

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

28/11/2025
Basurde bat. Artxiboko argazkia: Europa Press

Basurde gehiago aurkitu dituzte hilda gaur Collserola mendilerroan (Bartzelona), Afrikako txerri izurriteak (PPA) erasanda, hilotz gehiago topatu dituzten inguruan bertan.

Azken orduetan, izurriaren agerraldia lehenbailehen geldiarazteko martxan dauden zaintza eta kontrol lanei esker, basurde gehiago aurkitu dituzte hilda Kataluniako Cerdanyola del Valles udalerrian. Analisia egingo diete, PPAk jota hil diren egiaztatzeko.

Testuinguru honetan, Kataluniako Generalitateak Larrialdietarako Unitate Militarrari laguntza eskatu die izurritea geldiarazteko eta bihar, astelehena, bertaratuko dira militarrak inguru horretara. Ea berean, Collserolako mendilerroan ez sartzeko eskatu die Nekazaritza sailburuak herritarrei, agerraldia lehenbailehen geldiarazteko.

Ondorengo orduetan Afrikako txerri izurriarekin infektatutako basurdeak harrapatzen saiatuko dira Collserolan, tranpak, uxagarriak eta hesiak jarrita, gaitza beste eremu batzuetara zabal ez dadin.

Lasaitasun mezua ere eman du Kataluniako Nekazaritza buruak, ez delako kutsaketarik agertu inongo txerri haziendatan.

Eusko Jaurlaritzak ere lasaitasuna eskatu die herritarrei, gaixotasun hau ez baita arriskutsua gizakien osasunerako, ez kontaktua izanda, ez txerri-haragia janda ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Zizur Nagusia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hamaika urteko espetxe-zigorra ezarri diote gizon bati, Zizur Nagusian hilketa saiakera batean biktima paraplegiko uzteagatik

Auzipetuak, Iruñekoa eta nahasmendu psikiko bat diagnostikatuta duenak, 3 milioi euroko kalte-ordaina eman beharko dio biktimari. Gertakarien egunetik behin-behineko espetxealdian egon da, eta, aurrerantzean, ezingo du kaltetuarekin komunikatu ez eta harengana 200 metro baino gutxiagora hurbildu ere, 20 urtez. Gainera, espetxetik atera ostean, zaintzapean egongo da, aske, 10 urte gehiago. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X