INGURUMENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

215 kilo zabor atera dituzte itsasotik Gipuzkoako sei herritan egindako bilketetan

Itsas Zaintza Sareak antolatuta, joan den larunbatean egin ziren bilketak. Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen barruan egin zen ekimena. 

basura marina itsas-zaborra

Joan den larunbatean jasotako itsas-zaborra. Argazkia: MATER

215 kilo hondakin atera zituzten itsasotik Gipuzkoako sei herritan, joan den azaroaren 29an, egin ziren bilketetan. Hirugarren urtez jarrian, itsasoaren kontserbazioa eta zaintza helburu duen Itsas Zaintza Sareak antolatu zuen ekimena, eta 140 boluntariok hartu zuten parte. Zarautzen, Donostian, Pasaian, Hondarribian, Zumaian eta Deban egin zituzten bilketak. 

Pasaiako portuan dagoen MATER museo-ontzi ekoaktiboak koordinatuta egin zen itsas-hondakinen jasotzea, eta helburua da ingurumen hezkuntza eta sentsibilizazioa bultzatzea. Egoera aproposa izan ez arren —itsasgora zegoen—, 6.708 objektu atera zituzten itsas hondotik. 

Agiri batean, antolatzaileek nabarmendu dute, batez ere, zigarro-puntak eta plastikoa atera zituztela; poliespana eta kortxo zuria, bereziki. 

Hondakinen Prebentziorako Europako Astean egin zuten ekimena, baina Itsas Zaintza Sareak nabarmendu du urte osoan jarraituko dutela lanean, itsasoaren zaintzaren garrantzia gizarte osora zabaltzeko. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X