Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadi eta Katalunia Unescoren eta Turismoaren Nazioarteko Erakundearen kide izatea sustatuko du Espainiako Gobernuak

Horrekin batera, "estatutu zabalago bat" eskatu du Espainiako Gobernuak, "lurralde horiek kulturaren eta turismoaren arloan dituzten eskumenak garatu ahal izateko". Juntsekin adostutako akordioen barruan kokatu du iragarpen hori Pedro Sanchez presidenteak.

UNESCO
Unescoren egoitzaren irudia. Argazkia: EFE

Euskadi eta Katalunia Unescoren eta Turismoaren Nazioarteko Erakundearen bazkide izatea sustatuko du Espainiako Gobernuak, Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak astelehen honetan iragarri duenez.

Espainiako Gobernuko presidenteak bere kudeaketaren balantzea egiteko egin duen agerraldian egin eman du horren berri. Juntsekin adostutako akordioen  barruan kokatu du ekimena.

"Katalunia eta Euskadi Nazio Batuen Erakundeko bi erakunderen bazkide izan daitezen lortzeko lanean ari gara, Unescorena eta Turismoaren Mundu Erakundearena", esan du. "Datozen egunetan eskatuko dugu", gaineratu du, "beste herrialde batzuetako lurraldeak diren moduan" bazkide izan daitezen.

Tramitatzen den bitartean, "bi erakundeetan estatutu zabalagoa eskatuko dugu, lurralde horiek kulturaren eta turismoaren arloan dituzten eskumenak garatu ahal izateko", amaitu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X