TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango da: Olentzero eta Mari Domingiren gaua, Uvesco euskal inbertsoreen esku eta elkarretaratzeak Barakaldon

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

olentzero-mari-domingi-saludando

Mari Domingi eta Olentzero. Artxiboko argazkia.

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko abenduaren 24an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Olentzero eta Mari Domingiren gaua: Bilboko kaleeetatik ibili ostean, bikotea gaur gauena itzuliko da Euskal Herriko kaleetara. Olentzerok eta Mari Domingik ilusioa banatuko dute, beste behin, gabon gaua.

- Uvesco, euskal inbertsoreen eskuUvesco erosteko akordioa sinatu dute bart euskal partzuergoak eta PAI Partners funtsak. Uvesco, beraz, euskal inbertsoreen esku geratuko da berriz, 700 milioi euroren truke.

- Elkarretaratzeak Barakaldon: Udalerriko kaleak bete egin ziren atzo, 52 urteko emakume baten hilketa matxista salatzeko. Zehazki, bi izan ziren egindako protestak: lehena, Udalak berak antolatutakoa, eta, bigarrena, Argitan elkarte feministak antolatutakoa.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Rueda de prensa de Palestinarekin Elkartasuna



REMITIDA / HANDOUT por PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

20/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen

Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatzear duen kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uzteko eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta, horregatik, manifestariek esan dute ez dela nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X