Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mendizale baten gorpua aurkitu dute Aiako Harrian

Igandean hasi ziren 54 urteko gizonaren bilaketa lanak, eta gaur goizean aurkitu dute iristeko zaila den gune batean, bilaketa dispositibo handi baten ostean.

Peñas de Aia
Aiako Harriko Parke Naturala. Artxibo-irudia,

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek 54 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Aiako Harri Parke Naturalean (Oiartzun), igandean bilaketa lanak aktibatu ostean.

Mendizalearen familiak gaueko hamarrak aldera eman zuen desagertzearen berri, etxera itzuli ez zela ikusita. Hala, bilaketa-dispositibo bat aktibatu zuten larrialdi zerbitzuek.

Gaur, goizeko hamarrak aldera, aurkitu dute mendizalearen gorpua, Aiako Harrian, iristeko zaila den gune batean. Lurraren baldintzak direla eta, Ertzaintzaren helikopteroak esku hartu behar izan du erreskatea bideratzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X