Eskola kiroleko jarduerak bertan behera asteburuan Gipuzkoan, denboraleagatik
Kirol Departamentuak prebentzio-neurriak aktibatu ditu ostiral honetarako, denboraleak eragin ditzakeen edozein egoeraren aurrean haur eta gazteen segurtasuna uneoro bermatzeko.
Asteburu honetarako iragarrita dauden abisu meterologikoak ikusirik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Departamentuak prebentzio-neurriak aktibatu ditu ostiral honetarako, eskola-kiroleko segurtasun-protokoloari jarraituz. Neurri horiek Euskalmetek iragarritako alerta meteorologikoen ondorio dira, eta haur eta gazteen segurtasuna bermatzea dute xede nagusi.
Kostaldeko arriskuagatik ezarritako alerta laranja indarrean egongo da 09:00etatik 24:00etara bitarte. Ondorioz, honako eremu hauetan egiten diren eskola-kiroleko jarduera guztiak bertan behera geratuko dira: uretako jarduerak, itsasertzeko eremu irekietan garatzen diren jarduerak, hondartzaren lehen lerroan egiten diren ekintzak, eta arriskutsuak izan daitezkeen guneak, hala nola; ibaiertzak, dartsenak eta portu-kanalak.
Bestalde, haizeagatik eta elurragatik ezarritako abisu horia 06:00etatik 24:00etara egongo da indarrean. Egoera horretan, estali gabeko instalazioetan edo mendi-inguruneetan egiten diren jarduerak eten ahal izango dira. Kasu horietan, jarduera bakoitzaren arduradunek hartuko dute azken erabakia, ingurunea, orografia eta egon daitezkeen arrisku-elementuak kontuan hartuta.
Kirol Departamentuak bereziki eskatu du arreta handiz jokatzeko jarduerekin lotutako joan-etorrietan eta logistika-lanetan, eta Euskalmetek argitaratutako alerta meteorologikoen jarraipen jarraitua egitea gomendatu du.
Gipuzkoako Foru Aldundiak azpimarratu du lehentasuna argia dela: denboraleak eragin ditzakeen edozein egoeraren aurrean, haur eta gazteen segurtasuna uneoro bermatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Pertsona bat hil da Donostiako Kursaal zubiaren inguruan, ibaira erorita
Salamanca paseoaren inguruan aurkitu dute hilotza, bilaketa-lanak Zurriolako kai-muturrean hasi badituzte ere. Morrua itxita zegoen oinezkoentzat, bai eta Donostiako beste zenbait toki ere, denboralearen eraginez.
Larrialdi zerbitzuak itsasora erori den pertsona baten bila ari dira Donostian
Segurtasun Sailak esan duenez, lekuko batek jakinarazi du pertsona bat itsasora erori dela Zurriolako kai-muturrean, haize zakarra eta olatu handiak dauden lekuan. Suhiltzaileak, anbulantzia bat eta Ertzaintzaren eta udaltzaingoaren patruilak bertan daude.
Ozeanoen tenperaturak marka guztiak hautsi zituen 2025ean
Berotze ozeanikoa ez da uniformea, eta honako hauek dira gunerik beroenak: ozeano tropikala eta Hego Atlantikoa, Ipar Ozeano Barea eta Ozeano Australa, mundu osoko 31 erakundek eta 50 zientzialarik baino gehiagok egindako ikerketa baten arabera.
Venezuelak aske utzi dituen bi bilbotarrak "nahiko ondo" daude, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Radio Euskadin egindako adierazpenetan, Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkariak salatu du atxilotuta egon diren 15 hilabeteetan ez dituztela haien eskubideak errespetatu, eta egoera "benetan larria" pairatu dutela.
Gasteizen kalean bizi diren Maliko asilo eskatzaileak Jaurlaritzak kudeatzen dituen zentroetara eraman dituzte
Gasteizko kaleetan bizi diren Maliko 30 bat errefuxiatu Eusko Jaurlaritzako hainbat zentrotara eraman dituzte aldi baterako. Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak Espainiako Gobernuari eskatu dio, bere "betebeharrak" betetzeko eta Maliko asilo eskatzaileen egoera administratiboa bideratzeko.
Helduak doan euskaldundu daitezen "urrats eraginkorrak" eskatu ditu Kontseiluak Nafarroako Parlamentuan
Euskaltegiekin batera landu duten 'Euskara ezagutzeko beharra helduengan sustatzeko proposamena' proposamena aurkeztu du eta helduen “euskalduntze eta alfabetatze masiboa” defendatu du, euskararen erabilera handitzeko ezinbesteko baldintza dela uste baitu.
Gasteizko bi udaltzain zigortu dituzte, adin txikiko bat atxikitzeko indar "neurrigabea" erabiltzeagatik
Gertakariak 2023ko martxoan izan ziren, Zabalgana auzoan, debekatutako eremu batean patinete elektrikoan zihoan gazte bat geldiarazi zutenean agenteek.
Xabier Anduagak San Sebastian martxa elkarrekin abesteko deia egin du bandera igoeran
Aurten Urrezko Danborra jasoko duen Xabier Anduaga tenor gazteak San Sebastian martxa abestuko du Konstituzio plazako oholtzan, Donostiako Orfeoiarekin batera. "Mundu guztiak nirekin abestea nahi dut, ez dut inor ni entzuten egotea nahi, baizik eta mundu guztiak gozatzea", nabarmendu du Anduagak.
"Arrazoizko tarte batean" ez da isunik jarriko V-16 baliza ez erabiltzeagatik
Espainiako Gobernuko Barne ministroaren hitzetan, bidaiarien "bizitzak salbatzea" da neurri berriaren helburua, eta ez gidariak "zigortzea eta dirua biltzea". Horregatik, egokitzeko denbora emango dutela jakinarazi du.