Urtebete igaro da Iruñeko Planetarioan sutea gertatu zenetik
Nafarroako Gobernuak eta Planetarioaren kudeatzen duen NICDO enpresa publikoak azaldu dutenez, azpiegitura eraberritu eta zientzia eta astronomiako dibulgaziorako gune bilakatu nahi dute.
Iruñeko Planetarioan sutea gertatu zenetik urtebete igaro da. 12 hilabete geroago itxita jarraitzen du, eraikina berreraikitzeko lanek aurrera jarraitzen duten bitartean.
Suteak kalte handiak eragin zituen (2,2 milioi euro). Nafarroako Gobernuak eta Planetarioa kudeatzen duen NICDO enpresa publikoak azaldu dutenez, azpiegitura eraberritu eta zientzia eta astronomia dibulgaziorako gune bilakatu nahi dute.
Garrek, besteak beste, Planetarioko kupula, Tornamira proiekzio aretoa eta Zeiss VI proiektore optomekanikoa kiskali zituzten.
Txosten teknikoek jasotzen dutenez, keak eta sutean sortutako hainbat partikulak beste zenbait gune ere ere kaltetu zituzten.
2025eko irailean eta urrian, hondakinak kentzeko lanak egin ziren Tornamira aretoan. Horrez gain, kupularen zati batzuk modu kontrolatuan eraitsi zituzten.
Hala ere, perituen txostenek ondorioztatu dute ez dela beharrezkoa izango Iruñeko Planetarioko dorrea eraistea.
Planetarioa berreraikitzeko lanek luze joko dute oraindik, eta, bien bitartean, ateak itxita jarraituko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Martxan da Hernanin txotx denboraldian autobusentzako aparkalekua erreserbatzeko sistema
Txotx denboraldiaren kudeaketa hobetzea du helburu erreserba sistema berri horrek. Autobus pribatuek 60 euroko tasa ordaindu beharko dute (9 eta 34 plaza artean) eta 100 eurokoa (35 plaza baino gehiago). Dena dela, lehen hiru larunbatetan (urtarrilaren 24an eta 31n eta otsailaren 7an) doan izango da, baina derrigorrez erreserba eginda.
Artxibatu egin dute Iruñeko unibertsitateko karparen inguruan egindako sexu-erasoagatiko salaketa
Erasoa urriaren 23ko gauean gertatu zen, Iruñeko unibertsitate-karpatik gertu. Emakume gazte bat bortxatu zuten, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten. Ustez inplikatuta zeuden lau gizon atxilotu eta espetxeratu zituzten, baina, DNA probak haien profil genetikoarekin bat ez zetozela egiaztatu ondoren, epaileak aske utzi zituen lau espetxeratuak.
2025. urtea inoizko hirugarren beroena izan zen, eta 2023tik izandako batez bestekoak 1,5 °C-ko muga gainditu du
2025ean, munduko batez besteko tenperatura 14,97 °C-koa izan zen, 1991-2020 erreferentziako aldiko batez bestekoa baino 0,59 °C beroagoa. Europan ere 2025a hirugarren urte beroena izan zen, batez besteko tenperatura 10,41 °C-koa izan baitzen, 2024ko errekorra baino 0,30 °C baxuagoa baina batez bestekoa baino 1,17 °C altuagoa.
Aldundiak gogorarazi du Bizkaibizi zerbitzua 16 urtetik gorakoentzat dela soilik, eta adingabeei uzteak erantzukizun ekonomikoak dakartzala
Portugaleteko Udaltzaingoa gizon baten heriotza ikertzen ari da; bizikleta elektriko batek harrapatu zuen. Antza denez, 15 urteko adingabe bat zihoan harekin. Aldundiak ohartarazi duenez, Bizkaibizi zerbitzuaren "kontuaren titularra den pertsona helduak ekonomikoki erantzungo die hirugarrenei eragindako kalteei".
Gaur abiatuko da sagardo denboraldia Gipuzkoan
Sagardun Patzuergoa erakundeak antolatuta, Astigarragako Petritegi sagardotegian emango diote hasiera txotx denboraldiari, eguerdian.
Adin txikiko bat atxilotu du Ertzaintzak Agurainen, jihadismo erradikalean murgildu delakoan
EITBk jakin duenez, gaztea, Aguraingo institutuko ikaslea, aurpegia estalita eta motxila batekin ibili zen ikastetxearen inguruetan. Haren jarrerak zentroko langileen susmoak piztu zituen, eta Ertzaintzari deitu zioten. Gaur gaztearen etxebizitza miatu du Poliziak.
Aizepe izango da gizonezkoen danborrada bakarra Donostian
Club Cantabrico taldeak aurten emakumeak danbor jole izango dituela jakinarazi du, eta, horrenbestez, Aizepe bakarrik geldituko da gizonezkoekin.
Larreinetako funikularrak 100 urte bete ditu
Bizkaiko burdin meategi handienetara errazago heltzeko eraiki zuten, Larreineta eta Zugaztieta auzoak hobeto komunikatuta egon zitezen. Egun ez dago meategirik, baina funikularrak bere lana egiten segitzen du, mendea beteta.
Julio Iglesiasen etxeko langile ohiek sexu-erasoak eta irain fisikoak leporatu dizkiote abeslariari
2021ean izandako sexu-abusuak, zaplaztekoak, ukituak, irainak eta umiliazioak salatu dituzte langile ohiek, artista espainiarrak 77 urte zituenean, etengabeko beldur eta jazarpen giro batean, elDiario.es kazetak argitaratutakoaren arabera. Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak eginbideak ireki ditu urtarrilaren 5ean Julio Iglesias abeslariaren aurka albisteetan deskribatutako gertaerengatik jarritako salaketa aztertzeko.