BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzaintzak giza gorpuzkiak kiskalita topatu ditu Ortuellan

Ikerketa abian dute gertatutakoa argitu eta istripua izan den edo kriminalitate zantzuak dauden zehazteko. Oraindik ez dute biktima identifikatu. 

Txabola batean topatu dituzte gorpuzkiak. Txabola batean topatu dituzte gorpuzkiak. EITB

Ertzaintzak pertsona baten gorpuzkiak kiskalita topatu ditu Ortuellan (Bizkaia), Segurtasun Sailak EITBri baieztatu dionez.

Atzo arratsaldean topatu zuten gorpua, Las Losinas auzoan, Zugaztietara igotzeko errepide ondoko txabola batean.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitu eta istripua izan den edo kriminalitate zantzuak dauden zehazteko.

Abenduaren 29an eremu horretan izan zen sutearekin zerikusia ote duen ikertzen ari dira. 

Oraindik ez dute biktima identifikatu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X