Maskotekin iruzurrak online egiten zituen sare bat desegin, eta isolatuta zuten 80 urteko gizon bat askatu dute
18 pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, eta iruzurgileen 121 biktima identifikatu dituzte, batzuk Gipuzkoan eta Araban.
Guardia Zibilak, Magna-Vallis operazioaren barruan, 18 pertsona atxilotu ditu Bizkaian, bat Burgosen, eta hiru ikertzen ari da, Internet bidez maskotak saltzeko eta adoptatzeko iragarki faltsuen bidez iruzur egiten zuen gaizkile talde bateko kide izatea egotzita.
Taldearen buruak familia bereko hiru pertsona ziren, eta 80 urteko gizon bat zuten kontrolpean. Familiatik isolatu eta eskean aritzera behartu zuten. Gainera, bankuetan kontuak ireki zizkioten iruzurrak egiteko.
Guardia Zibilak iruzurgileen 21 biktima identifikatu ditu, batzuk Gipuzkoan eta Araban.
Iruzurgileek txertoak, garraioa, txipa, kaiola eta beste hainbat kontu ordaintzeko eskatzen zieten biktimei, bizum edo banku-transferentzien bidez.
Guardia Zibileko agenteek taldeari lotutako 57 kontu eta 23 telefono-linea atzeman zituzten, eta, ondorioz, kontu horiek judizialki blokeatu zituzten. Iruzurren bidez guztira 36.000 eurotik gora lortu dituztela uste dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko gotzaina: "Ez genuke inoiz gertatu behar ez zena gogoratzen ibili behar"
Juan Carlos Elizaldek 1976ko martxoaren 3an Poliziak eraildako bost lagunetako bakoitza gogoratu du, 50. urteurrenaren harira ospatutako mezaren homilian. Arabako Elizaren ordezkari nagusiak adierazi duenez, "gure hurbiltasuna eta otoitza berritzen dugu biktimen alde eta gertaera horiek markatutako guztien alde".
Osakidetzak "txertaketa sistemaren segurtasuna" indartuko du, "berehalako eta epe ertainerako" neurriekin
Bi hilabeteko epean, besteak beste, erosketa-agiriak berrikusiko dira, zentro bakoitzeko txertaketa arduradun bat izendatuko da eta hozteko ekipoak kudeatzeko protokolo berria ezarriko da.
AP-8 autobideak bidegurutze hobea izango du Oiartzunen, eta agian lotune berri bat, Orion
Gipuzkoako Foru Aldundiak 8,1 milioi euro bideratuko ditu AP-8 autobidearen eta GI-20 errepidearen arteko bidegurutzearen segurtasuna hobetzeko, Bilborako noranzkoan, eta Orion bi noranzkoetan lotura osoa egitea aztertzen ari da.
EHIGEk segregazioaren aurkako itunaren mahaia utzi du, Hezkuntzak diagnostiko "partziala" egin du eta
Euskal Eskola Publikoko Gurasoen Konfederazioak salatu duenez, aplikatutako metodologia "parte-hartze prozesu errealak izan behar duenaren antitesia da"
Ekialde Hurbilean dauden 45 euskal herritarrekin harremanetan jarri da Jaurlaritza
Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak komunikaziorako hainbat bide zabaldu ditu, inguru hartan dauden euskal herritarrei egoera bideratzen laguntzeko. Ekialde Hurbilean egoitzak dituzten euskal enpresekin ere jarri dira kontaktuan.
Bizkaiko Foru Aldundiak ke-detektagailuak jarriko ditu Bustuarialdeko adinekoen eta pertsona kalteberen 2.450 etxetan baino gehiagotan
Etxeko suteen ondoriozko arriskuak murrizteko plan pilotu bat da, eta gero beste eskualde batzuetan ezarri ahal izatea da asmoa.
Maialen Mazonen hilketa argitzeko epaiketa maiatzaren 4an hasiko da
32 urteko emakumea (bikiez haurdun zegoen) bikotekide ohiak hil omen zuen 2023ko maiatzaren 27an, Gasteizko apartahotel batean, urruntze agindua urratu zuen aldietako batean.
Ikerketa eta trazabilitate batzordearen txostenak baieztatu du hainbat akats izan zirela Osakidetzako txertoen kudeaketan
Iraungitako dosien inguruko ikerketaren arabera, txertaketa-sistemaren banaketan, trazabilitatean eta barne-kontroletan egon dira arazoak.
Auto-ilara luzeak daude AP-8 autobidean, bi istripu izan baitira Zarautz parean, Bilborako noranzkoan
Istripuaren ondorioz, erreietako bat itxi behar izan dute, eta trafiko motela dago inguruan. Bestalde, bi ibilgailuk eta kamioi batek talka egin dute Erletxetako industrialderako sarbidean, Bizkaian. Horren ondorioz, auto-ilarak sortu dira bi noranzkoetan.
Martin Villaren ustez, Gasteizko gertaerak "lehenago moztu behar ziren"
Orduko Harreman Sindikalen ministroak Radio Vitoriak Gasteizko sarraskiaren 50. urteurrenaren harira ekoitzitako "Gasteiz, martxoak 3. Oroimenaren indarra" soinu-dokumentalean egin ditu adierazpen horiek.