ONDAREA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hego Euskal Herriko garaiak Kultura Ondare ez-materiala dira jada

Espainiako Gobernuak errege-dekretu batean aitortu du Iberiar Penintsulako iparraldeko garaien balio sinbolikoa eta soziala. Deklarazioak eraikuntza tradizional horien kontserbazioa bermatzen lagunduko du; izan ere, mantentze ezak, homogeneizazioak eta belaunaldien arteko aldeak arriskuan jartzen dituzte.

Agirreko garaia, Bergara

Ministroen Kontseiluak errege-dekretu bat onartu du astearte honetan, Iberiar Penintsulako iparraldeko garaiak Kultur Ondare ez-materialaren adierazgarri izendatzeko. Neurria Ernest Urtasunek zuzentzen duen Kultura Ministerioak bultzatu du. Horrela, Hego Euskal Herrian ere aurki daitezken eraikuntza tradizional horien balio sinboliko eta soziala aitortu dute.

Ministerioak ohar batean azpimarratu duenez, garaiek "funtsezko papera" betetzen dute kultura-markatzaile eta nortasun kolektiboko adierazpen gisa. Uztak gordetzeko eta elikagaiak karraskarietatik eta hezetasunetik babesteko funtzioez haratago, egitura horiek praktika sozialak, belaunaldiz belaunaldi transmititutako jakintza eta memoria partekatuak adierazten dituzte.

Dekretuak ez du soilik garaien alderdi materiala aipatzen, baita komunitateek haien inguruan garatu duten "kapital ez-material garaikide eta konplexua" ere. 

Kultura Sailak azpimarratu duenez, balio sinboliko horiek kultura-kapital garrantzitsua dira, eta gizarte-kohesioari eta tokiko eta eskualdeko nortasunak sendotzeari laguntzen diote. Hala ere, ministerioak ohartarazi duenez, euren etorkizuna mehatxatzen duten hainbat arrisku daude. Hala nola; jatorrizko erabilera galtzea, homogeneizazioa, belaunaldien arteko deskonexioa edo horiek kokatzen diren kultura-testuinguruak desagertzea".

Erronka horiei aurre egiteko, garaien kontserbazio materiala bermatzeaz eta lanbide tradizionalak babesteaz arduratuko da dekretu berria.  Adierazpen honen bidez, garaien arkitekturaz gain, beren nortasuna eta memoria kolektiboa zaindu nahi da.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X