"Txupete" digitalaren arriskua: pantailak eta horien ondorio emozionalak haurtzaroan
Adituek ohartarazi dutenez, haurtzaroan haserrealdiak kudeatzeko pantailen erabilerak jokabide-arazo larriak, inpultsibitatea eta kontrol emozionalik eza sor ditzakete. Leire Ferro pediatrarekin izan gara ohitura horren ondorioak zeintzuk diren jakiteko.
Ume bat, mugikorrari begira.
Udako oporrak heldu direla eta, ohikoak izaten dira autoko bidaia luzeak, etxetik kanpoko bazkariak eta aisialdirako denbora-tarteak. Testuinguru horretan, nahikoa da edozein jatetxetako jantokiari edo tren baten barruari begiratu irudi hau ikusteko: haur txiki bat, urduri edo haserre, eta gurasoak berehala pantaila pizten, lasaitu dadin. "Txupete digitala" izenez ezagutzen da fenomenoa.
Gailu horiek berehalako analgesiko gisa funtzionatzen duten arren, horien etengabeko erabilerak haurraren erregulatzeko gaitasunean eragiten du. “Haur batek, bere ikaskuntzaren barruan, haserrealdi horiek behar ditu, bere burua nola erregulatu ikasi behar baitu. Haurraren sentimendu negatiboak estaltzen baditugu, ez diogu bizitza pertsonalerako eta sozialerako beharrezkoak diren gaitasun horiek garatzen uzten”, adierazi du Leire Ferro Lehen Arretako pediatrak.
Nola eragiten dio "txupete" digitalak haurren garapenari?
Medikuak haurtzaroko prozesu naturala errespetatzearen garrantzia azpimarratu du: “Bi eta hiru urte bitarteko aroa oso garrantzitsua da; haurraren sentimendu horiek onartu beharrean anestesiatzen baditugu, gero ez dute jakingo ondoeza emozional hori kudeatzen”, adierazi du. Era berean, ohartarazi du ohitura horrek jokabide-arazo larriak, inpultsibitatea eta kontrol emozionalik eza sor ditzakeela.
Ondorio psikologiko horiei eragin fisikoak ere gehitu behar zaizkio, hala nola gizentasuna, loaren nahasmenduak, miopia goiztiarra eta hizkuntzaren garapenaren atzerapena. Epe luzera, deskonexio horrek arreta-zailtasun handiak dakartza, eta hiztegi apalagoa, besteak beste.
Hutsune emozionala nerabezaroan
Ferro Galardi doktorearen esanetan, lehen urteetako hutsune emozional hori nerabezaroan argi ikusten da: "Nerabezarora iritsitakoan zailtasun handiak izaten dituzte beren sentimenduak komunikatzeko", adierazi du.
"Bereziki kezkatzen nau tristura eta haserrea adierazteko izaten dituzten zailtasunak, baita nork bere burua ulertzeko ezintasuna ere", gaineratu du adituak, teknologiaren gehiegizko erabilerak sortzen duen analfabetismo emozionalari erreferentzia eginez.
Teknoferentzia: Gurasoen ohitura digitalek komunikazioa apurtzen dutenean
Hala ere, arazoa ez dago soilik txikienen erabilera goiztiarrean, helduen jokaera ere problematikoa izaten baita. "Teknoferentzia" kontzeptuak definitzen du gurasoek telefono mugikorra etengabe erabiltzeak nola oztopatzen duen seme-alabekiko harremana.
Pediatrak gogorarazi duenez, gurasoen erantzukizuna bizitzako lehen egunetik hasten da: “Txiki-txikitatik, bularra ematen ari garen bitartean, une oro mugikorrarekin baldin bagaude, adibidez, ez gaude adi umearen sentsazioei; ea ondo jaten ari den edo ea ondo kokatuta dagoen". Isiltasun eta konexio bisual falta horrek eragin negatiboa du harreman afektiboan.
Aurrekaririk gabeko osasun publikoko arazoa
Agertoki honen aurrean kezka orokorra da, eta, lehen aldiz, Euskadiko mediku elkarte guztiek bat egin dute erakundeei eta gizarteari, oro har, arazoaz ohartarazteko. Osasungintzako profesionalek diote osasun publikoko arazo bat dela, eta erantzukizunez jokatzeko deia egin dute.
Zure interesekoa izan daiteke
28 urteko gizon bat atxilotu dute Peñas de Riglos aldean (Huesca) piztutako sutea berak eragin zuelakoan
Suak 12 herritatik ia 900 pertsona ebakuatzera eta bi udalerri konfinatzera behartu du. Kaltetutako azalera 8.000 hektareakoa da dagoeneko, eta hainbat administraziotako ehunka suhiltzaile lanean ari dira perimetroa sendotzeko eta suaren aurrerapena saihesteko.
50 pertsona baino gehiago artatu dituzte Osakidetzan eklipsearen ondorengo lehen orduetan, begietan izandako balizko lesioengatik
Horietatik, 37 ospitaletan artatu zituzten, eta gainerako 22, berriz, osasun zentrotan. Kasu guztiak arinak dira.
Non eta noiz ikusi ahal izango da hurrengo eguzki-eklipse osoa?
Ikusmina gero eta handiagoa da, eta dagoeneko nabari da sektore turistikoan. Cadizeko eta Malagako ostatu batzuek, astronomia zale askok behaketa egiteko leku egokitzat jotzen dituzten bi guneetan, ostatu batzuk dagoeneko beteta daude.
Eklipseak animalien jokabidea aldatu eta gaueko ohiturak aurreratu zituen
Eklipseak eragindako bat-bateko iluntasunari animaliek nola erantzuten zioten dokumentatu du Sendaviva parkeak. Eklipseak animalia horien jarduera aldatu zuen: batzuk bildu egin ziren, beste batzuek atseden-ohiturak aurreratu zituzten eta, argia itzuli zenean, zenbaitek berriro ekin zioten beren jarduerari.
Eklipsea estratosferatik: EITBk eta Aranzadik jaurtitako globoaren 360º-ko irudiak
EITBk eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Lantziegotik (Araba) botatako kamerak eguzki-eklipse osoa grabatu du, ikuspegi txundigarria utzita. Gozatu, Lurra zeharkatzean, eklipsearen itzalak utzitako irudiekin.
Eusko Jaurlaritzak eskertu egin du eklipsearen inguruan herritarrek izan duten "jarrera zibikoa"
Euskadiko hainbat puntutan milaka ikusle bildu ziren eta joan-etorri ugari eragin zituzten. Auto-ilara nagusiak eklipsearen ondoren pilatu ziren, baina eguna gorabehera nabarmenik gabe amaitu zen.
Horrela ikusi da eguzki-eklipse historikoa Espainiako txoko ezberdinetan
Milioika lagunek jarraitu dute Espainiako hainbat lekutatik eguzki-eklipse oso ikusgarria; Iberiar penintsulan halakorik ez zen gertatzen duela 100 urte baino gehiagotik. Fenomenoa 19:30 aldera hasi zen, eta unerik ikusgarriena 20:30ean iritsi zen: eguna erabat ilundu zen minutu batez, berriro argitu aurretik.
Horrelakoa izan da zuen eklipsea: Oraineko erabiltzaileek bidalitako argazkien bilduma
Gertaera astronomiko ahaztezin honen lekuko izan dira zuen argazki-kamerak. Eskerrik asko une historiko honetan parte hartzeagatik!
Begiak kaltetu dituzu eklipsean? Medikuarengana joateko alerta-seinaleak
Erretinak ez du minik sentitzen eta kaltea ez da berehalakoan igartzen. Eguzki-eklipsea behatu eta ondorengo 4-12 ordutan heltzen dira lehenengo sintomak. Ezagutu ezazu alarma-seinaleak.
'Gaurik' laburrena, 11.000 metroko altueran
Iberiaren hegaldi berezi batek eklipsearen irudirik garbienak lortu zituen bart, hodei arriskurik gabe eta garbi-garbi, Palentziako probintzia zeharkatzen ari zela.