GERTAKARIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian

Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. Ertzaintza egilearen bila ari da. 

Iragarkia
18:00 - 20:00

Gizonezko bat hil dute gaur arratsaldean Azpeitian izandako tiroketa batean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldu duenez, su-arma batekin egindako tiro baten ondorioz hil da. 

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du eta tiroketaren egilearen bila ari da. Ihes egin du. 

Artzubia hiribideko biribilgune batean izan da gertakaria, 20:15 inguruan. Antza, auto batek beste ibilgailu bat kolpatu du, eta ondoren, kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. 

Bertaratu diren osasun-zerbitzuak gizonezkoa suspertzen saiatu badira ere, tokian bertan zendu da. Buruan jaso du tiroa. 

Hildako gizona 30 bat urteko taxilari bat da. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X