Akordio 'historikoa'
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aldaketa klimatikoari aurre egitea adostu dute AEBk eta Txinak

2025erako AEBk % 26 eta 28 artean murriztuko dituzte berotegi efektua eragiten duten gasak. Txinak ez du esan zenbatean, baina bai 2030etik aurrera murrizten hasiko dela.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Klima aldaketari aurre egiteko akordioa lortu dute Xi eta Obamak

Barack Obama AEBko eta Xi Jinpin Txinako presidenteek aldaketa klimatikoaren aurka “hitzarmen historikoa” iragarri dute bart, berotegi efektua eragiten duten gasak murrizteko.

Munduan gehien kutsatzen duten bi herrialdeek onartu dute “ardura” bat dutela, energia kontsumitzaile handienak eta berotegi efektua eragiten duten gas gehien eragiten baitute.

Obamak “historikotzat” jo du sinatu berri duten konpromisoa.

2005eko datuak oinarri hartuta, 2025erako AEBk % 26 eta 28 artean murriztuko dituzte berotegi efektua eragiten duten gasak. Txinak ez du esan zenbatean, baina bai 2030etik aurrera murrizten hasiko dela.

AEBk orain arte baino azkarrago jardun nahi dute klima aldaketaren kontra. Txinak, modu honetako konpromisoa hartzen duen lehengo aldia da.

Helburua, datorren urtean Parisen egingo den Goi Bileran klima aldaketari buruzko akordioa lortzea da.

Bi herrialdeen artean, munduan sortzen diren gas kutsagarrien %45 sortzen dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X