Trumpek G7ko adierazpen bateratua errefusatu du, sinatu eta bi ordura
G7ko herrialdeek adostu dutenez, "merkataritza librea, bidezkoa eta elkarrentzat onuragarria" funtsezkoa da hazkunderako eta lanerako. Hala adierazi dute Quebeceko (Kanada) Charlevoix herrian egindako bileraren amaieran zabaldutako oharrean.
Zazpi herrialdeek onartutako agirian, "muga-zergak eta bestelakoak" gutxitzeko konpromisoa azpimarratu dute, baita "jokorako zelaia orekatuko duten arau berriak" garatzeko ere. AEBk "merkataritza arloko desabantaila" zuela salatu du Donald Trump presidenteak.
Merkatua desitxuratzen duten subsidioen eta estatu-enpresen jarduera desitxuratzaileen inguruko araudi sendoagoa garatzeko negoziazioa aurten abiatuko dutela azaldu dute testuan.
Horrez gain, "Munduko Merkataritza Erakundea modernizatzeko konpromisoa" berretsi dute Alemaniak, Frantziak, Kanadak, Erresuma Batuak, Japoniak, Italiak eta Estatu Batuek, "lehenbailehen bidezkoagoa izan dadin".
Bestalde, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak esan duenez, G7ren hurrengo goi-bilera Biarritzen izango da. Hori hala izateko arrazoietako bat nazioarteko ekitaldiak hartzeko duen esperientzia dela azaldu du.
Trumpek adierazpen bateratua errefusatu du
Donald Trump AEBko presidenteak errefusatu egin du G-7ko goi bileraren ostean egindako deklarazio bateratua, Justin Trudeau Kanadako lehen ministroak bileren ondorioei buruz esandakoak "adierazpen faltsutzat" hartu baititu.
"Justin Trudeau Kanadako lehen ministroak modu otzanean jardun du G-7ko bileretan, ni joan ostean prentsaurreko bat eman ahal izateko soilik, Estatu Batuetako muga-zergak iraingarriak direla eta bera "maneiatzen utziko ez" duela esateko. Ez da zuzena. Gure muga-zergak erantzun bat dira esneari jartzen dioten % 270eko zergen aurrean", idatzi du AEBko presidenteak Twittterren.
G-7ko buruak haien arteko ezberdintasunei irtenbidea aurkitzen saiatu dira Kanadan izan duten bigarren bilera-egunean, baina ia ez da adostasunik izan agendako punturik oinarrizkoenetan. Donald Trump AEBko presidenteak adierazpen bateratua errefusatu du eta muga-zergak igotzearen mehatxua egin du.
G7 buruzagiek Trumpek Twitterren zabaldutako zakarkeriei jaramonik ez egitea erabaki dute
Donald Trump AEBko presidentearen erreakzioari kasurik ez egitea erabaki dute mendebaldeko agintariek. G7aren goi-bilera amaitu eta handik gutxira babesa kendu zion guztiek onartutako oharrari.
Justin Trudeau Kanadako Gobernuko buruak adierazi duenez, "bileran lortutako guztian dugu arreta jarrita. Lehen ministroak ez zuen aurretik esan gabeko ezer adierazi, ez publikoki ez presidentearekin izandako elkarrizketa pribatuetan".
Kanadako lehen ministroaren bulegoak ez die zuzenean erantzun Trumpek G7aren bilera bukatu ostean bidalitako txioei.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko ibilbide berriari buruzko akordioak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBen eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen, tartean bost adingabe, eta 52 Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.