Venezuela
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fiskaltzak esan du 34 direla Maduroren aurkako atentatuan inplikatutako pertsonak

Halaber, Juan Requesens oposizioko diputatuari, erasoa leporatu diotenari, torturak egitea egotzi dio Parlamentuak estatuburuari.
Nicolas Maduro Venezuelako presidentea. Artxiboko irudia: EFE
Nicolas Maduro Venezuelako presidentea. Artxiboko irudia: EFE

Venezuelako Fiskaltzak esan du 34 direla Nicolas Maduro presidentearen aurkako atentatuan parte hartu zuten pertsonak. Halaber, Juan Requesens oposizioko diputatuari, erasoa leporatu diotenari, torturak egitea egotzi dio Parlamentuak estatuburuari.

Tarek Saab fiskal nagusiak esan duenez, dagoeneko 14 pertsona atxilotu dituzte, horietan artean bi militar, eta 27 atxilotze-agindu eman dizkiote Interpoli, alerta gorriko jakinarazpenarekin.

"Orain arte, prentsaurreko hau ematen ari garen unera arte, 14 atxilotu daude, eta guztiak Ministerio Publikoaren aurkeztu eta inputatu dituzte. Errepikatu egiten dut, inplikatuta egon diren 34 pertsonetatik 14 aurkeztuta eta inputatuta daude", adierazi du Saabek.

Fiskalak zehaztu du astelehenean honako hauek eraman zituztela auzitegien aurrean: Pedro Javier Zambrano Hernandez koronela, Alejandro Perez Gamez Guardia Nazionaleko dibisio-jenerala, Juan Requesens diputatua, Brayan de Jesus Oropeza Ruiz, Yanin Fabiana Pernia Coronel, Luis Alberto Guerra eta Jose Gregorio Blanco.

Azken bi horientzat, Saabek argitu duenez, Ministerio Publikoak "kautelazko neurri ordezkoa eskatu zuen; izan ere, aurkezpen-erregimenean daude, kontuan izanik ez daudela zuzenean nahasita".

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X