Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Gaizkiaren ardatz' berria

Jair Bolsonaro Brasil presidente berriak Latinoamerikako ondoko herrialdeei begiratzeari utzi eta Trumpen bidea jarraituko du Israelekin batera aliantza estrategiko bat sortzeko.

Munduan badugu 'gaizkiaren ardatz' berri bat: Ameriketako Estatu Batuek, Israelek eta Brasilek osatutakoa. Jair Bolsonaro Brasilgo presidente berriak forma eman dio aliantza ultrakontserbadore horri bere atzerri politika zein izango den zehazterakoan.

Brasilek Latinoamerikako ondoko herrialdeei begiratzeari utzi eta Trumpen bidea jarraituko du Israelekin batera aliantza estrategiko bat sortzeko. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa Bolsonaroren kargu hartze ekitaldira joan zen. Trump ez zen joan, baina Twitter bidez Bolsonarorekiko bere miresmena agertu zuen: "Estatu Batuak zurekin daude", esan zen. Bide batez aipatu Viktor Orban hungariarra ere bertan zela, bera izan da, hain zuzen, kargu hartze ekitaldira joan den Europako lehen ministro bakarra. Bolsonarok ez du zalantza izpirik utzi zein izango den bere programa politikoa: "Brasil ezer baino lehen, eta Jainkoa guztien gainetik", horrela esan du bere hitzaldian. Brasil sozialismotik askatuko duela ere nabarmendu du, eta genero ideologiarekin amaituko duela. Azken neurri honetatik hasi da: 22 ministroetatik bi baino ez dira emakumeak. Brasilgo presidente berriaren hitzetan, misio bat du, Jainkoak emandakoa nonbait. Eta kontuz, bere bigarren ezizena Messias da.

 

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X