Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ohiko susmagarriak Persiar golkoan

Persiar golkoan bi petrolio-ontzien aurkako erasoaren atzean herrialde asko egon litezke: Iran, AEB, Israel edota Saudi Arabia. Norbaiti (agian guztiei) komeni zaie tentsioak gora egitea.

Persiar golkoan susmagarri asko daude. Guztiek dute arrazoiren bat, guztiek dituzte krimena egiteko baliabideak eta guztiek dute irabazteko (ala galtzeko) asko. Ormuzko itsasartea ixteko mehatxua askotan egin du Iranek. Trumpek inposatutako zigorrak medio, Irani ez badiote bere petrolioa esportatzen uzten, han inortxok ez du petroliorik esportatuko. Ameriketako Estatu Batuak (AEB) aspalditik ari zaizkio Irani ekintza militar batekin mehatxatzen. John Bolton AEBko Segurtasun kontseilariak Iranen kontrako eraso plana ere prestatu du. Aitzakiaren bat baino ez du behar.

Israelek egoera baliatu nahi du Iran gainetik kentzeko, hura baita bere etsai nagusia Ekialde Hurbilean. Gauza bera gertatzen zaio Saudi Arabiari. Sua edozein unetan piztu liteke. 1964an Tonkingo golkoan gertatutakoa gogoratu beharra dago. Orduko hartan, AEBko itsasontzi bati egin zioten eraso Vietnamgo uretan, eta handik aurrera, Johnson presidentea buru belarri sartu zen Vietnamgo gerran. Norbaiti (agian guztiei) komeni zaie tentsioak gora egitea. Tentsioa baretzen laguntzeko asmoz Shinzo Abe Japoniako lehen ministroa Teheranen zela gertatu zen bi petrolio-ontzien aurkako erasoa. Porrot egin zuen, jakina.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X