AEBetako protestetan kazetariak atxilotu dituztela salatu dute
Fundamedios gobernuz kanpoko erakundeak CNN telebistako berriemaile talde baten atxiloketa salatu du larunbat honetan. Poliziak George Floyd afroamerikarra hil ondoren, Minneapolisen (Minnesota) eta Ameriketako Estatu Batuetan istilu larriak gertatzen ari dira.
Horrela, Los Angeleseko Poliziak 400-500 bat atxiloturen berri eman du protestetan. New Yorken 200 bat pertsona atxilotu dituzte.
Omar Jimenez, Bill Kirkos eta Leonel Mendez ostiralean atxilotu zituen Minnesotako Poliziak, Minneapolisen protesten berri ematen ari zirenean. Ordu batzuk geroago aske utzi zituzten.
"Prentsa askatasunaren urraketa larria da, baita AEBetako Konstituzioaren aurreneko artikuluarena ere; garrantzia eta interes handiko gertakariak dira, eta gizarteak informazioa jasotzeko eskubidea du, funtzionarioei eta sektore publikoari erantzukizunak eskatzeko", kritikatu du gobernuz kanpoko erakundeak. Tim Walz Minnesotako gobernadoreak atxiloketengatik barkamena eskatu du dagoeneko.
Nahiz eta kazetari bezala identifikatu atxilotu zituztelako "kezka" azaldu du Fundamediosek, "aparteko arrazoirik eman gabe" eta lanean ari zirela.
Atxiloketen atzean arrazakeria ote dagoen galdetu du Fundamediosek; izan ere Omar eta Lionel Jimenez hispanoak dira.
"Arrazagatik eta kazetariak zirelako atxilotu ote zituzten?", galdetu du erakundeak. CNNko beste berriemaile anglosaxoi bat "handik gertu zegoen, baina ez zuten atxilotu", erantsi du Fundamediosek.
Antzeko kasuak ikertzen ari dela ziurtatu du Fundamediosek. Kazetari latinoei "informazioa ukatu zaie, jokabide negargarrian", informatzeko gaitasuna murriztuz, "adierazpen eta prentsa askatasunaren aurkako erasoan".
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte