Moriako errefuxiatuak base militarretan biltzeko asmoa dutela salatu du Zaporeakek
Greziako Lesbos uharteko Moriako errefuxiatuen kanpalekuan zeuden 12.000 pertsonak kale gorrian igaro dute laugarren gaua jarraian, manta edo kartoi gainean lo egiten, edota, kasu onenetan, sugarretatik salbu geratu ziren kanpin dendetan. Malen Garmendia Zaporeak gobernuz kanpoko erakundeko kideak ohartarazi duenez, Moriako (Lesbos) pertsona errefuxiatuak uharteko base militarretan biltzeko asmoa dute Greziako buruzagiek.
Greziako Gobernuaren arazoa ez da aterperik gabe geratu ziren 3.500 pertsonari ostatu ematea, baizik eta bertan dauden guztiei, kontinentera eraman zituzten 400 adingabeak kenduta, irtenbidea ematea.
Lesbosen dagoen Zaporeak gobernuz kanpoko erakundearen lantaldeak zuzeneko harremana izan du COVID-19a duen pertsona batekin, eta, hori dela eta, berrogeialdian dago. Ondorioz, itxi egin dute egunero errefuxiatuentzat janaria prestatzeko sukaldea.
Lantalde horretako kide da Malen Garmendia, eta eitb.eus-i azaldu dionez, Greziako agintariek uhartean sakabanatuta dauden base militarrak baliatu nahi dituzte errefuxiatuak bertan sartzeko. Zaporeakeko kideak esan duenez, azken orduetan segurtasun indarren presentzia areagotu da zonaldean, Atenasetik heldu berri diren poliziekin.
Ur kanoiak dituzten ibilgailuak bertaratu dira. Mitilenerako errepide bazterretan dauden milaka pertsonak artatzeko baliabideak “ekarri beharrean polizia gehiago” bidali dituztela kritikatu du Garmendiak.
Garmendiaren hitzetan, “Moria guztiz erre da”. Bertan zeuden pertsonak Mitilenera heltzeko asmoa zuten, baina Poliziak “berehala” blokeatu zituen errepidean. “Larrialdiko egoera da”, azpimarratu du.
Grezian gertatzen ari dena eta Lesboseko suteen aurrean Europar Batasunak hartu dituen "politika su-eragileak" salatzeko, Ongi Etorri Errefuxiatuakek eta Mugak Zabalduz karabanak elkarretaratzeak deitu dituzte larunbat eguerdirako, Bilbon (Arriaga), Donostian (Bulebarren), Gasteizen (Andre Mari Zuriaren plazan), eta Iruñean (Gaztelu plazan).
Irati Azkue Leunda Zaporeakeko ordezkariak salatu duenez, Moria “kontzentrazio-esparru” bihurtu dute, eta errefuxiatuen “haserrea eta amorrua guztiz ulergarria” da.
Zaporeakeko kideak eitb.eus-i azaldu dionez, milaka pertsona “kale gorrian” geratu dira, “inongo asistentziarik gabe”. Armada egunean elikagai banaketa bakarra egiten ari dela zehaztu du Azkuek, baina otordu horien baldintzak salatu ditu. “Duintasunik gabe, janaria airetik botatzen ari dira”, kritikatu du.
“Laugarren gaua kalean, errepide bazterretan, gosea, egarria…”, egoeraz ohartarazi du Azkuek. Aldez aurretik ere, martxoaren 23tik, esparruko pertsonak kanpamendutik ezin irtenda zeudela gogorarazi du ordezkariak, COVID-19aren ondorioz berrogeialdian baitziren.
Errefuxiatuei berrogeialdi hori “zortzi aldiz” luzatu dietela azpimarratu du Azkuek, eta irailaren 1ean aurreneko kasu positiboak baieztatu zituzten. Denbora tarte luze horretan hirietara hurbiltzerik ez dute izan pertsona errefuxiatuek, kanpamentutik irtetea eragotzi dietelako, eta botikarik eskuratzeko aukerarik ere ez dute izan, besteak beste, erantsi duenez.
Bestalde, tokiko agintariek kanpamentua eraberritzeko hitzarmena eta lanak azaroaren 2an hasteko asmoa zutela nabarmendu du Azkuek, baina egoera berriak guztia gelditu du, eta “lehengo egoerara” itzultzeko beldur da, hau da, “kontzentrazio-esparrura”.
Bertako herritarrek barrikadak jarri dituzte behin behineko beste kanpaleku bat eraikitzeko makinei bidea mozteko. Zentzu horretan, kanpamentua berreraikitzeko saiakerak bertako herritarrak eragozten ari direla salatu du Zaporeakeko kideak, errepideak itxi dituztelako, bertara baliabiderik sar ez dadin. Poliziak manifestari horien aurka egin ez eta esku hartu ez duela kritikatu du Azkuek. Gaineratu duenez, esku hartzekotan, “errefuxiatuen kontra egiten du beti Poliziak”.
Hala ere, Lesbos uharteko herritarrak 2016an errefuxiatuekin “abegikorrenak” izan zirela goraipatu du Azkuek, baina egoerak berak batzuen jarrera aldatu du.
Azkenik, Europako zenbait agintariren adierazpenak hizpide izan ditu Azkuek. Ylva Johansson Europar Batasuneko Barne komisarioak Moriako migratzaileak ebakuatzeko deia egin zuen, ahalik eta baldintza duinenetan bizi daitezen.
Zentzu horretan, Zaporeakek ebakuazioen berririk ez duela adierazi du Azkuek, adingabe taldea Atenasera eraman dutela kenduta. Garmendiaren ahotan, hasiera batean errefuxiatuak ebakuatzeko ontziak Lesbosera helduko zirela zabaldu bazen ere, ez da halakorik gertatu.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek errefusatu egin du AEBk egindako bake proposamena, "gehiegizkoa" dela iritzita
Irango agintariek behin eta berriz esan dute Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek Iranen aurkako "erasoa eta hilketak" gelditu behar dituztela, baita Teheranen aurkako erasoa ez errepikatzeko mekanismo zehatzak garatu ere, besteak beste.
Ezkerreko blokea nagusitu da Danimarkan, baina akordioak beharko ditu
Moderatuek edukiko dute Gobernua osatzeko giltza: 14 eserleku lortuta, ezkerreko blokearen (84) eta eskuinekoaren (77) artean erabaki beharko dute.
AEBk gerra amaitzeko 15 puntuko plana aurkeztu dio Irani, "The New York Times" egunkariaren arabera
Irango programa nuklearra desegitea eta Ormuzko itsasartea irekitzea omen daude planean. Bien bitartean, Teheranek Washingtonekin zuzeneko negoziazioak daudela ukatu egin du, eta Israelen eta AEBko baseen aurkako erasoekin jarraitu du.
Ekialde Hurbilera 3.000 soldadu bidaltzea aztertzen ari da AEB
Hainbat hedabideren arabera, 82. Aireko Brigada —aireko operazioaetako eliteko unitate epezializatua— bidali nahi du Trumpek Ekialde Hurbilera, Iranen aurkako operazio militarrean parte hartzera.
Israelek adierazi du "segurtasun eremu bat" ezarri eta kontrolatuko duela Libano hegoaldetik Litani ibairaino
Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte ez dira itzuliko Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak.
Bruselak Hungariari eskatu dio argitu dezan Errusiari egin omen dizkion filtrazioen auzia
Hungariak ukatu egin du Errusiari Europar Batasuneko barne gaiei buruzko informazioa ematen ari zaiola, eta "albiste faltsutzat" eta "gezurtzat" jo ditu horren inguruan hedabideetan agertu diren informazioak.
EBk eta Australiak merkataritza libreko akordioa sinatu dute, ia hamar urteko negoziazioen ondoren
Horri esker, Australiak guztira 1.000 milioi euroko balioa duten muga-zergak kenduko ditu. Merkataritzan ez ezik, Defentsan eta Segurtasunean ere elkarlanean aritzea adostu dute bi aldeek.
Gutxienez 66 lagun hil eta 70 zauritu dira, Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeuden barruan istripua izan duenean. Guztira, 128 pertsona zeuden hegazkinean.
EAEko Osasun arloko lan-eskaintzetako hizkuntza-eskakizunen eskumena "nazionala” dela ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak horrela erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatzen zuen Osasun arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitaterako kaltegarria izan daitekeela.
Trumpek bost egunez atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.