Albiste dira
Ukrainako gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errusiaren eta Ukrainaren arteko bigarren negoziazio bilera Bielorrusian egiten ari dira

BELTA albiste agentziak irudia zabaldu du, bi ordezkaritzak bostekoa ematen eta atzean Errusia, Ukraina eta Bielorrusiako banderak dituztela. Errusiako aldeak aurreikusitakoa baino hiru ordu beranduago hasi dira negoziazioak.
Errusiaren eta Ukrainaren arteko bigarren bilera. Irudia: BELTA / AFP
Errusiaren eta Ukrainaren arteko bigarren bilera. Irudia: BELTA / AFP

Errusia eta Ukraina Belovezhskaya Pushchan, Bielorrusiako Brest eskualdean, negoziatzen ari dira, Poloniako mugatik gertu, BELTA Bielorrusiako albiste agentziak jakitera eman duenez.

Agentzia publikoak irudia zabaldu du, bi ordezkaritzak bostekoa ematen eta atzean Errusia, Ukraina eta Bielorrusiako banderak dituztela.

Myjalio Podoliakek, Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearen bulegoko aholkulariak, azaldu duenez, ordezkaritza Errusiako ordezkariekin negoziatzen hasi da. "Errusiako ordezkariekin hitz egiten hasi gara. Agendan gai garrantzitsuak: 1. Berehalako su-etena; 2. Tregoa; 3. Suntsitutako edo etengabe bonbardatutako herri eta hirietatik zibilak ebakuatzeko korridore humanitarioak", idatzi du Podoliakek Twitter sare sozialean.

Errusiako aldeak aurreikusitakoa baino hiru ordu beranduago hasi dira negoziazioak.

Moskuk Ukrainaren "desmilitarizazioa eta desnazifikazioa" eskatzen ditu, baita Krimeako penintsularen subiranotasuna, 2014an anexionatu ostean, zein ekialdeko herri errepubliken independentzia aitortzea ere. Era berean, NATOrekiko Ukrainaren estatus neutrala aldarrikatzen du Errusiak.

Bigarren bilera atzo izan behar zen, baina Ukrainako ordezkaritza ezin izan zen iritsi.

Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak nabarmendu du ez duela "zalantzarik" gatazkari amaiera emateko "konponbidea" aurkituko dutela. "Noski, aurkituko dugu irtenbide bat, ez dut zalantzarik. Baldintzak, gutxienekoak guretzat, oso ezagunak dira. Eztabaidatuko dira, baita ukrainarrekin negoziazioetan ere. Gomelen pasatu zen eta gaur pasako da", adierazi du.

Lavrovek esan du "histeria amaitu" egingo dela eta Errusiak elkarrizketak izango dituela mendebaldeko herrialdeekin. "Beti gaude elkarrizketarako prest, ezinbesteko baldintza batekin: berdintasunean, errespetuan eta alde bakoitzaren interesak aintzat hartzean oinarrituta izatea", azaldu du.

Aurreneko batzarra astelehenean egin zuten, aparteko emaitzarik lortu gabe, baina datozen egunetan berriz bildu behar zirela iragarri zuten aldeek.

Iragarkia
Asier Blas politologoa.
18:00 - 20:00

Bestalde, gerra amaitzearen alde lan egiteko Pekinen borondatea agertu zion atzo Wang Yi Txinako Atzerri ministroak Dmytro Kuleba Ukrainako homologoari.

"Ukrainako subiranotasunaren eta lurralde osotasunaren alde Txinaren babes apurtezina", berretsi zuen Wangek, Ukrainako Atzerri Ministerioaren esanetan, eta bi ministroek gatazkaren ondorioen inguruan hitz egin zutela erantsi zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X