Italiako ultraeskuinak agerraldi arranditsua, azken mitinean
Italiako ultraeskuinak menderatzen duen aliantzak agerraldi arranditsua egin du Erroman, hauteskunde-kanpainako azken mitinean.
Igande honetako hauteskundeetan, inkesta guztien arabera, irabazletzat ematen den Giorgia Meloni ultraeskuineko Fratelli d'Italiako buruzagia eskuineko bere aliatuekin batera azaldu da ekitaldi politiko horretan, hain zuen ere, Silvio Berlusconi, Forza Italiako buruzagiarekin eta Mateo Salvini, Liga alderdikoarekin.
Inkestek diotena betetzen bada, Giorgia Meloni, Mussolini diktadorearen miresle ohiaren eskuetan izango da Italia, bera izango baita gobernuburua.
Azken inkesten arabera, Fratelli d'Italiak botoen % 24 eta 25 bitartean aterako ditu, ondoren zentro-ezkerreko Alderdi Demokratikoak % 21 eta 22 bitartean, jarraian Bost Izar Mugimenduak, indar antisistemak, % 13-15 inguru, Mateo Salviniren Ligak % 12, eta Berlusconiren Forza Italiak % 8 lortuko lituzkete.
Beraz, eskuin eta eskuin muturraren arteko koalizioak botoen % 45 lor ditzake, eta Parlamentuko diputatuen gehiengo osoa eskuratu.
Erabakigarria izango da parte-hartzea: % 70 baino txikiagoa izango da, inkestek diotena betetzen baldin bada.
Giorgia Melonik agindu duenez, etorkinei Italiako mugak itxi egingo dizkie. Horretarako neurriak eta etorkinak kanporatzeko guneak ugaritzeko asmoa du. Arlo sozialean, abortuaren, eta homosexualen ezkontzen eta adopzioen aurka dago.
Arlo ekonomikoan, herritarren gutxieneko errenta kentzeko asmoa du. Euroeszeptikoa izan arren, ez du eskatzen Europar Batasunetik edo Euro monetatik ateratzea.
Ukrainako gerra dela eta, Ligako Mateo Salvini ez bezala, ukrainarren alde dago, nahiz eta iraganean Putin presidentearen aldeko laudorioak bota, "identitate kristaua fundamentalismo islamikoaren aurka" defendatu omen duelako.
Kanpainako azken txanpan bere adierazpenak ohikoak baino moderatuagoak izan dira, eskuineko boto moderatua ere erakartzeko asmoz.
Igandean lor dezakeen garaipenak Bruselan kezka sortu badu ere, oraingoz merkatuek ez dute erreakzionatu, blokeo baten arriskua izan arren.
Gogoratu behar da, Greziaren ondoren, Europar Batasunean Italiak duela zor publiko handiena. Zor hori BPGren % 155ekoa dela, hori da: 2,9 bilioi euro.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBk ofizialki onartu du "espazioa kontrolatzeko" armak zabalduta dituela orbitan
AEBko agintariek azpimarratu dute gaitasun horrek herrialdea "defendatzeko" aukera ematen duela, euren "aurkako erasoen" aurrean.
AAren arriskua "gezurra" dela esan du Trumpek, eta klima aldaketaren "iruzurraren" pare jarri du
"Duela gutxi esaten zuten mundua desagertuko zela 'klima aldaketagatik'. Gezur horrek ez zien inoiz funtzionatu, eta orain hurrengoaren bila doaz", adierazi du AEBko presidenteak.
Nazio Batuen Erakundeak adimen artifiziala gobernatzeko eskatu die Estatuei eta enpresei: "Giza eskubide guztiak arriskuan daude"
Anthropic, OpenAI eta Google AA autoerregulatzeko segurtasun erakunde bat sortzea aztertzen ari dira, The Washington Post egunkariaren arabera. Donald Trumpek adierazi duenez, berriz, "AAk behar duen kontrol edo segurtasun mekanismo bakarra ni bezalako presidente indartsu eta argia da".
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.