Albiste izango dira: Arrisku taldeen txertaketa, Hezkuntzako lan eskaintza eta Brasilgo hauteskundeak
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 3, hedabideetako lerroburu nagusiek:
- Arrisku taldeak txertatzen hasiko dira: Gripearen eta covid-19aren aldi bereko txertaketa kanpaina irailaren 26an hasi zen EAEn adinekoen egoitzetan, eta gaurtik, arrisku handiena duten pertsonen txanda izango da; 65 urtetik gorakoak, patologiaren bat duten pertsonak, haurdun dauden emakumeak eta osasun langileak, gizarte zerbitzuetako langileak edo pertsona kalteberen zaintzaileak.
- Hezkuntzako lan eskaintzan izena emateko epea, zabalik: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ostiralean argitaratu zuen irakasleriari zuzendutako merezimendu bidezko Lan Eskaintza Publikoa (LEP). Jaurlaritzak 3.178 lanpostu eskainiko ditu, eta interesdunek urriaren 3tik 31ra izango dute eskaerak aurkezteko.
- Brasilgo hauteskundeetako emaitzak: Lula da Silvak irabazi du lehen itzulian eta Bolsonaro izango du aurkari bigarrenean. Langileen Alderdiko buruzagiak botoen % 48,39 eskuratu ditu, eta ultraeskuindarrak % 43,23. Inkestek iragartzen zutena baino tarte estuagoa izan da bi hautagaien artean, eta, hala, ikuskizun dago zer gertatuko den urriaren 30ean, bigarren itzulian.
Zure interesekoa izan daiteke
Huthiak Irango gerran sartu dira Israeli misilekin eraso eginez
Palestina hegoaldera jaurti dituzte misil balistikoak Israelen aurka.
G7ak eta EBk Ormuzko itsasartea irekitzeko eta inguruko herrialdeak pairatzen ari diren “ondorioak” arintzeko deia egin dute
Mendebaldeko herrialde boteretsuenen Atzerri ministroek, baita AEBkoak ere, “populazio zibilaren eta azpiegituraren aurkako erasoak berehala eteteko” eskatu dute.
Trumpek apirilaren 6ra arte luzatu du Ormuzko itsasartea berriro irekitzeko ultimatuma
AEBk Ekialde Hurbilera 10.000 soldadu gehiago bidaltzea aztertzen ari da, Teheranen gaineko presioari eusten dion bitartean eta arazoak luze joko duela ikusita.
Iranek AEBren proposamenari erantzun dio eta bake akordio baterako hainbat baldintza jarri ditu mahai gainean
Teheranek erasoa "ez errepikatzeko baldintzak" eskatzen ditu, eta gatazkaren amaierak "fronte guztiei" eragitea, Libano eta Irak barne.
Israelek iragarri du Alireza Tangsiri Irango Guardia Iraultzailearen Armadako komandantea hil egin duela
Israel Katz Israelgo Defentsa ministroaren arabera, Ormuzko itsasartearen blokeoaren erantzule nagusia zen. Irango agintariek ez dute oraingoz heriotza baieztatu.
Iranek ez du onartu AEBk egindako bake proposamena, "gehiegizkoa" dela iritzita
Irango agintariek behin eta berriz esana dute Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek Iranen aurkako "erasoa eta hilketak" gelditu egin behar dituztela, baita Teheranen aurkako erasoa ez errepikatzeko mekanismo zehatzak garatu ere, besteak beste.
Ezkerreko blokea nagusitu da Danimarkan, baina akordioak beharko ditu
Moderatuek edukiko dute Gobernua osatzeko giltza: 14 eserleku lortuta, ezkerreko blokearen (84) eta eskuinekoaren (77) artean erabaki beharko dute.
AEBk gerra amaitzeko 15 puntuko plana aurkeztu dio Irani, "The New York Times" egunkariaren arabera
Irango programa nuklearra desegitea eta Ormuzko itsasartea irekitzea omen daude planean. Bien bitartean, Teheranek Washingtonekin zuzeneko negoziazioak daudela ukatu egin du, eta Israelen eta AEBko baseen aurkako erasoekin jarraitu du.
Ekialde Hurbilera 3.000 soldadu bidaltzea aztertzen ari da AEB
Hainbat hedabideren arabera, 82. Aireko Brigada —aireko operazioaetako eliteko unitate epezializatua— bidali nahi du Trumpek Ekialde Hurbilera, Iranen aurkako operazio militarrean parte hartzera.
Israelek adierazi du "segurtasun eremu bat" ezarri eta kontrolatuko duela Libano hegoaldetik Litani ibairaino
Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte ez dira itzuliko Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak.