Donald Trump laugarrenez inputatu dute: Hauek dira bere kontrako auziak
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidente ohiari bata bestearen atzetik iristen ari zaizkio inputazioak. Dagoeneko, lau aldiz inputatu dute: Georgian 2020ko AEBko hauteskunde emaitzak iraultzen saiatzeagatik, Stormy Daniels auziagatik, sekretupeko dokumentuengatik, eta Kapitolioaren aurkako erasoagatik.
Georgiako hauteskunde emaitzak
Abuztuaren 15ean iritsi da laugarren inputazioa, 2020ko AEBko Presidentetzarako hauteskundeetan Georgiako emaitzak iraultzen saiatzeagatik.
Georgiako epaimahai batek Donald Trump AEBko presidente ohiaren eta beste 18 pertsonaren aurkako karguak aurkeztu ditu. Horien artean daude Rudy Giuliani New Yorkeko alkate ohia eta Mark Meadows kabinete buru ohia.
Akusazio txostenaren arabera, presidente ohiari 13 kargu leporatzen dizkiote, tartean, kargu publiko bati bere juramentua urratzeko eskatzea edo kargu publiko baten itxurak egiteko konspiratzea. Hala ere, Trumpen eta gainerako auzipetu guztiei egozten dioten deliturik larriena Georgiako ustelkeriaren aurkako legea urratzea da, eta, baieztatuz gero, espetxe zigorra ezar diezaiekete.
Halaber, Georgiako 2020ko hauteskunde emaitzak iraultzeko konspirazio kriminal baten parte izatea leporatzen diete 19 auzipetuei.
Kapitolioaren aurkako erasoa
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidente ohiari lau delitu egotzi zizkioten 2020ko hauteskundeen emaitzak aldatzen saiatzeagatik (Joe Biden demokrata izan zen irabazlea).
Washingtongo epaimahai batek honako karguak leporatu zizkion: AEBri iruzur egiteko konspirazioa, prozedura ofiziala oztopatzeko konspirazioa, prozedura ofiziala oztopatzen saiatzea eta eskubideen aurkako konspirazioa.
Era berean, 2020ko hauteskundeetan iruzurra egon zela zabaltzeko eta bere garaipena aldarrikatzeko "gezurrak" esatea leporatzen diote. "Adierazpenak faltsuak ziren, eta akusatuak bazekien faltsuak zirela", akusazio txostenaren arabera.
Halaber, emaitzak legez inpugnatzeko eginahalak egitea, eta botoak ez zenbatzeko "legez kanpoko metodoak" baliatzea egotzi zioten.
Sekretupeko dokumentuak
Miamiko Auzitegi Federalak 37 delitu leporatu zizkion AEBko Gobernuaren dokumentu sailkatuak Mar-a-Lagon (Florida) duen etxera eramatea egotzita. Besteak beste, hauek dira bere kontrako akusazioak: AEBko Gobernuaren instalazioetan soilik egon behar duten dokumentu sailkatuak eta sekretuak legez kanpo atxikitzea, justizia oztopatzea eta konspiratzea.
Auzitegi Federalaren aurrean egindako agerraldian, "erruduna ez" dela adierazi zuen.
Akusazio horren atzean Joe Biden AEBko presidente demokratak bultzatutako "sorgin ehiza" eta "hauteskundeetan eragiteko kanpaina bat" dagoela salatu zuen Trumpek.
Stormy Daniels
Manhattango auzitegi batek 34 kargu egotzi zizkion Donald Trump AEBko presidente ohiari, Stormy Daniels aktore pornoarekin izandako sexu harremanak ezkutatzeko ordainketa egitea egotzita.
Delitu horiek guztiak merkataritza-erregistroak "faltsutzearekin" lotuta daude.
Apirilean, Stormy Daniels aktore pornoari 130.000 dolar (120.000 euro baino gehiago) ordaintzea egotzita inputatu zuten. Horrenbestez, kargu kriminalei aurre egin beharko dien AEBko lehen presidente ohia izango da.
Epailearen aurrean, "erruduna ez" dela adierazi zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBk ofizialki onartu du "espazioa kontrolatzeko" armak zabalduta dituela orbitan
AEBko agintariek azpimarratu dute gaitasun horrek herrialdea "defendatzeko" aukera ematen duela, euren "aurkako erasoen" aurrean.
AAren arriskua "gezurra" dela esan du Trumpek, eta klima aldaketaren "iruzurraren" pare jarri du
"Duela gutxi esaten zuten mundua desagertuko zela 'klima aldaketagatik'. Gezur horrek ez zien inoiz funtzionatu, eta orain hurrengoaren bila doaz", adierazi du AEBko presidenteak.
Nazio Batuen Erakundeak adimen artifiziala gobernatzeko eskatu die Estatuei eta enpresei: "Giza eskubide guztiak arriskuan daude"
Anthropic, OpenAI eta Google AA autoerregulatzeko segurtasun erakunde bat sortzea aztertzen ari dira, The Washington Post egunkariaren arabera. Donald Trumpek adierazi duenez, berriz, "AAk behar duen kontrol edo segurtasun mekanismo bakarra ni bezalako presidente indartsu eta argia da".
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.