Iranek ohartarazi du Israelen enbaxadarik ez dagoela "salbu"
Yahya Rahim Safav jeneralak, Ali Jamenei Irango buruzagi gorenaren aholkulariak, ohartarazi du Israelen enbaxadarik ez dagoela "salbu" aurreko astean Iranek Damaskon (Siria) duen kontsulatuari egindako erasoaren ostean.
"Erregimen sionistaren enbaxadarik ez dago salbu jada", adierazi du aholkulariak Israeli leporatzen dioten erasoa gogoratzeko ekitaldi batean.
Yoav Gallant Defentsa ministro israeldarrak erantzun du "Irani aurre egiteko edozein eszenatokitarako prest" daudela.
Gallant operazio zuzendariarekin eta Israelgo Armadaren Inteligentzia zerbitzuen buruarekin elkartu zen pasa den igandean Kiryako kuartelean, Tel Aviven.
AEB eta Israel Iranen eraso bat jasateko prestatzen ari dira
Gainera, Israelek alerta oharra zabaldu du diplomazialari guztien artean Damaskokoaren aurrean jasan ditzaketen errepresaliengatik.
Mohamad Bagheri Irango Armadaren Estatu Nagusiko buruak larunbatean iragarri zuen ahal duen "min handiena" egingo diola Israeli, tartean Mohamed Reza Zahedi jeneral irandarraren heriotza eragin zuen erasoagatik.
Zahedirekin batera Irango Guardia Iraultzaileko beste bost ofizial ere hil zituzten, besteak beste.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte