Macronen alderdiaren porrota eta eskuin muturraren garaipena
Argi geratu da, Frantziako hauteskundeen ondoren, Macronen alderdiak Parlamentuko gehiengoa galduko duela eta eskuin muturra edo ezkerreko koalizioa izango duela datorren gobernuan. Le Pen-en Bilgune Nazionalak botoen % 34 lortu du eta Fronte Popularrak, ezkerreko koalizioak, % 28.
Iturri ezberdinek historikotzat jo dituzte hauteskunde hauek frantsesei zalantzaz betetako etorkizuna zabaltzen zaielako.
Bi alderdi politiko izan dira hauteskunde hauetako galtzaile nagusiak. Alde batetik, Macronen alderdi zentristak botoen % 20 baino ez du lortu. Bestetik, eskuineko alderdi tradizionalak, Gaullisten oinordekoa den Alderdi Errepublikanoak, botoen % 10 besterik ez du lortu; erabateko porrota.
Hala ere, bi indar hauek daukate giltza bigarren itzulira begira. Ez batak ez besteak ez du oraindik boto agindu garbirik eman. Gobernuko ministro batzuk azpimarratu dutenez, eskuin muturrari botererako ateak itxi behar zaizkio, argi esan gabe Fronte Popularrari botoa emateko. Ostera eskuin tradizionalak ezkerrari, Fronte Popularrari, ateak itxi behar zaizkiola ere esan du, garbi esan gabe eskuin muturrari boto emateko.
Parlamenturako hauteskunde sisteman boto gehien atera dituzten hiru alderdiak doaz bigarren itzulira. Hauteskunde barruti bakoitzean diputatu bana aukeratzen da. Hirugarrena erretiratu daiteke lehenagoari edo bigarrenari mesede egiteko. Datorren astearte arte ez da jakingo zein barrutietan hirugarren hautagaiak erretiratuko diren, eta kasu horretan norentzako eskatuko duten botoa.
Bigarren itzulian argitu beharko den beste zalantza bat izango da irabazleak gehiengo nagusia izango ote duen ala ez. Marine Le Penek dei egin die frantsesei bigarren itzulian gehiengo nagusia eman diezaioten. Jordan Bardellak ere hala adierazi zuen duela egun batzuk, hurrengo gobernuan izan daitekeen eskuin muturreko lehen ministroak: ez omen du kargua onartuko gehiengo absolutua ez badu.
Askok berari egotzi diote eskuin muturraren gaurko garaipena hitzak kontuz erabili dituelako frantsesen gaitzespena ez eragiteko: Pentsioen erreforma atzeratu egingo duela esan du. Etorkinen kontrolean eta bizitza kostuan zentratu ditu bere mezuak.
Zure interesekoa izan daiteke
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen, tartean bost adingabe, eta 52 Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.