Milaka pertsona atera dira kalera Parisen, Gisele Pelicoten alde
Milaka manifestarik euren babesa helarazi nahi izan diote larunbat honetan Gisele Pelicoti, senarrak hainbat urtez drogatu zuen emakumeari, dozenaka gizonek bortxa zezaten. Justiziaren papera salatu dute eta Espainiako Estatua indarkeria matxistaren kontrako borrokaren adibide on gisa jarri dute, La Manada kasuaren ostean izandako aldaketak gogora ekarriz.
Avignonen, Dominique Pelicot Giseleren senarraren eta bortxaketetan parte hartzeagatik akusatutako beste 51 gizonen aurkako epaiketa mediatikoa hasi eta 10 egunera, protestak deitu dituzte Frantziako Estatuan, emakumeen aurkako bortxaketa kasuak ikertu eta zigortzeko garaian Justiziak duen laxotasuna eta Poliziaren eraginkortasun eza salatzeko.
"Prozesu hau (Gisele Pelicot) historikoa izatea lortuko dugu, egunero idazten baitit emakumeren batek ni Gisele Pelicot naiz" nabarmendu du Fondation Femmes elkarteko Anne-Cecile Mailfertek. "Zigorgabetasun eta bortxaketaren kulturaren aurka borrokatuko gara, bortxaketaren salaketen % 90 baino gehiago ez direlako izapidetzeko onartzen, gehienak ikertu ere ez direlako egiten", salatu du.
"Bortxatzaile, ikusten zaitugu; biktima, sinesten zaitugu", izan da protestan parte hartu dutenek gehien oihukatu duten leloetako bat. Gizonak ere batu dira protestara, eta haientzat ere mezua izan du Mailfertek: "Zuetako asko ikusten ditut hemen, eta pozten naiz, oso paper garrantzitsua duzuelako. Zuen parekoei esan behar diezue: ez bortxatu".
Ildo horretan, kultura patriarkalak sistema poliziala eta judiziala menpean dituela ere salatu dute. "Justizia errespetatu beharra daukagula esaten digute, baina Justiziak ez ditu emakumeak errespetatzen. Bortxaketen % 5 bakarrik zigortzen dituzte", ohartarazi du aktibistak.
Baionan ere elkarretaratzea izan da eguerdian, "Lotsa aldez aldatuko dugu'' lelopean.
Zure interesekoa izan daiteke
G7ak eta EBk Ormuzko itsasartea irekitzeko eta inguruko herrialdeak pairatzen ari diren “ondorioak” arintzeko deia egin dute
Mendebaldeko herrialde boteretsuenen Atzerri ministroek, baita AEBkoak ere, “populazio zibilaren eta azpiegituraren aurkako erasoak berehala eteteko” eskatu dute.
Trumpek apirilaren 6ra arte luzatu du Ormuzko itsasartea berriro irekitzeko ultimatuma
AEBk Ekialde Hurbilera 10.000 soldadu gehiago bidaltzea aztertzen ari da, Teheranen gaineko presioari eusten dion bitartean eta arazoak luze joko duela ikusita.
Iranek AEBren proposamenari erantzun dio eta bake akordio baterako hainbat baldintza jarri ditu mahai gainean
Teheranek erasoa "ez errepikatzeko baldintzak" eskatzen ditu, eta gatazkaren amaierak "fronte guztiei" eragitea, Libano eta Irak barne.
Israelek iragarri du Alireza Tangsiri Irango Guardia Iraultzailearen Armadako komandantea hil egin duela
Israel Katz Israelgo Defentsa ministroaren arabera, Ormuzko itsasartearen blokeoaren erantzule nagusia zen. Irango agintariek ez dute oraingoz heriotza baieztatu.
Iranek ez du onartu AEBk egindako bake proposamena, "gehiegizkoa" dela iritzita
Irango agintariek behin eta berriz esana dute Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek Iranen aurkako "erasoa eta hilketak" gelditu egin behar dituztela, baita Teheranen aurkako erasoa ez errepikatzeko mekanismo zehatzak garatu ere, besteak beste.
Ezkerreko blokea nagusitu da Danimarkan, baina akordioak beharko ditu
Moderatuek edukiko dute Gobernua osatzeko giltza: 14 eserleku lortuta, ezkerreko blokearen (84) eta eskuinekoaren (77) artean erabaki beharko dute.
AEBk gerra amaitzeko 15 puntuko plana aurkeztu dio Irani, "The New York Times" egunkariaren arabera
Irango programa nuklearra desegitea eta Ormuzko itsasartea irekitzea omen daude planean. Bien bitartean, Teheranek Washingtonekin zuzeneko negoziazioak daudela ukatu egin du, eta Israelen eta AEBko baseen aurkako erasoekin jarraitu du.
Ekialde Hurbilera 3.000 soldadu bidaltzea aztertzen ari da AEB
Hainbat hedabideren arabera, 82. Aireko Brigada —aireko operazioaetako eliteko unitate epezializatua— bidali nahi du Trumpek Ekialde Hurbilera, Iranen aurkako operazio militarrean parte hartzera.
Israelek adierazi du "segurtasun eremu bat" ezarri eta kontrolatuko duela Libano hegoaldetik Litani ibairaino
Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte ez dira itzuliko Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak.
Bruselak Hungariari eskatu dio argitu dezan Errusiari egin omen dizkion filtrazioen auzia
Hungariak ukatu egin du Errusiari Europar Batasuneko barne gaiei buruzko informazioa ematen ari zaiola, eta "albiste faltsutzat" eta "gezurtzat" jo ditu horren inguruan hedabideetan agertu diren informazioak.