TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Venezuelan atxilotutako bilbotarrak, Gezurren kontrako plana, Trumpen aurkako atentatua

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
20240916164410_venezuelan-atxilotutako-euskal-herritarrak_
Andres Martinez eta Jose Maria Basoa bilbotarrak

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko irailaren 17an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Venezuelan atxilotutako bilbotarrak: Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak aldartea aldatu eta pasa den astean herrialdean atxilotutako bilbotarrak turista "terroristak" direla esan du. Bien bitartean, Espainiako Atzerri Ministerioak Jose Maria Basoa eta Andres Martinez bilbotarren atxiloketari buruzko informazio "ofiziala eta egiaztatua" eskatu die Venezuelako agintariei, baita leporatzen zaizkien "karguak argitzea" ere.

- Gezurren kontrako plana: Espainiako Ministro Kontseiluak gaur onartuko du uda garaian Pedro Sanchez presidenteak iragarri zuen Demokraziaren alde eta gezurren kontrako Ekintza Plana. PPren babesa ere izatea espero du Sanchezek. Hedabideen gardentasuna, independentzia eta aniztasuna bermatzen lagunduko duten hainbat neurri jasoko dituzte, herritarrek egiazko informazioa jaso dezatela bermatzeko.

- Trumpen aurkako atentatua: Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidente ohi eta Alderdi Errepublikanoko hautagaiak berari tiro egitera motibatzen duen "erretorika" erabiltzea leporatu die Joe Biden presidenteari eta Kamala Harris presidenteorde eta Etxe Zurirako hautagai demokratari. "Beraiek dira benetako mehatxua" esan du Biden eta Harrisi buruz presidente ohiak.

Zure interesekoa izan daiteke

Hainbat urtez atzeratu ostean, eta 20 urteko lanen ondoren, gaur zabaldu ditu ateak Egiptoko ikono kultural berriak. Mila milioi dolarreko kostua izan du, eta gainkostu eta arazo politikoak tarteko, asko atzeratu da. Azken egunotan ahoz aho dabilen Pariseko Louvre museoaren bikoitza da tamainaz, 500.000 metro  kuadro ditu. Bertan aurkitu daitezkeen altxorren artean, Tutankamon faraoiaren bilduma handi bat dago. Honako museoa zibilizazio bakar bati eskainitako munduko arkeologia-konplexurik handiena da
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Egiptok badu bere museo ‘faraonikoa’

Hainbat urtez atzeratu ostean, eta 20 urteko lanen ondoren, gaur zabaldu ditu ateak Egiptoko ikono kultural berriak. Mila milioi dolarreko kostua izan du, eta gainkostu eta arazo politikoak tarteko, asko atzeratu da. Azken egunotan ahoz aho dabilen Pariseko Louvre museoaren bikoitza da tamainaz, 500.000 metro  kuadro ditu. Bertan aurkitu daitezkeen altxorren artean, Tutankamon faraoiaren bilduma handi bat dago. Honako museoa zibilizazio bakar bati eskainitako munduko arkeologia-konplexurik handiena da.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X