Albiste izango dira: Su-eten negoziazioak Gazan, Txotx denboraldiaren hasiera eta Noain: eztandaren ikerketa
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urtarrilaren 15ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Su-eten negoziazioak Gazan: Gazan su-etenerako akordioa inoiz baino gertuago dagoela onartu dute aldeek. Israel eta Hamas puntu nagusietan ados jarri direla dio Ameriketako Estatu Batuekin batera bitartekari lanetan ari den Qatarrek, "azken xehetasunen faltan". Hedabideetara egindako filtrazioen arabera, su-etenerako eta bahituak eta presoak trukatzeko akordioak hiru fase izango ditu, eta Gazako Zerrenda berreraikitzea eta gobernu berria osatzea ere jasoko du.
- Txotx denboraldiaren hasiera: Gure Zirkuak irekiko du 2025eko txotx denboraldia Astigarragan. Irekiera ekitaldia Alorrenea sagardotegian egingo da. Ohiturari jarraiki, "Gure sagardo berria" oihu eginda sagardo berria dastatuko dute Iker Galartzak, Joseba Usabiagak eta Gure Zirkuko gainerako kideek. Aurrez, sagarrondo bat landatuko dute Astigarragako Erribera Kulturguneko plazan.
- Noain: eztandaren ikerketa: Noainen eztanda zerk eragin zuen argitu nahian jarraitzen dute. Gas-ihesa antzeman eta inguruko etxebizitzak hustu eta ordu batzuk geroago lehendabiziko eztanda gertatu zen. Hala ere, une jakin batean bizilagunei etxeetako gauza batzuk biltzen utzi zitzaien, eta bigarren leherketak zaurituak eragin zituen inguruan zeudenen artean .Sebastian Marco Noaingo alkateak azaldu duenez, ez daki nork eman zien bizilagunei euren etxeetan sartzeko baimena bigarren leherketa gertatu baino lehen.
Zure interesekoa izan daiteke
Artemis II misioa: "Gizakia Lurretik inoiz urrunen egon den tokira iritsi gara"
Lau astronautak gaur sartu dira Ilargiaren orbitan, eta satelitearen alde ezkutua behatzen hasiko dira. Lehen irudiak erakusten hasi da NASA gaur.
Iranek AEBren su-eten proposamena baztertu eta gerra behin betiko bukatzeko eskatu du
Iranek hamar puntuko proposamen bat helarazio dio AEBri, Pakistanen bitartez, gatazka erabat bukatzeko helburuarekin. Trumpen arabera, "ez da nahikoa", eta Iran osorik suntsitzeko mehatxua bota du, berak jarritako epea betetzen bada.
Ormuzko itsasartetik igarotzeko "protokoloa" negoziatzen ari dira Iran eta Oman
"Elkarrizketa hauen helburua da ontziak Ormuzko itsasartetik segurtasunez pasatzeko prozedura aztertzea", esan du gaur, astelehenarekin, Ismail Bagaei Irango Atzerri Ministerioko bozeramaileak.
AEB, Iran eta hainbat bitartekari 45 eguneko balizko su-eten bat negoziatzen egon litezke
Bestalde, Irango Atzerri ministroaren bozeramaileak esan du ez dituela Trumpen ultimatumak onartuko, "negoziazioa ez delako ultimatumekin, hilketekin edo gerra krimenak burutzeko mehatxuekin bateragarria".
17 eta 45 urte arteko gizon alemaniarrek baimena beharko dute hiru hilabete baino gehiagoz herrialdetik irteteko
Urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen soldadutza lege berriaren arabera, herrialdetik kanpora hiru hilabetetik gorako egonaldiak egiteko Armadaren baimena beharko dute. Alemaniako Defentsa Ministerioko bozeramaile baten arabera, ordea, zerbitzu militarra borondatezkoa den bitartean baimenak emantzat joko dira.
Trumpek asteartera arte luzatu dio Irani Ormuzeko itsasartea irekitzeko ultimatuma
AEBko ekialdeko 20:00ak arte luzatu du epea. Asteazken goizaldea izango da Teheranen. Bien bitartean, Iranen hildakoak ugaritzen ari dira etengabe estatubatuarren eta israeldarren erasoen ondorioz.
Artemis II misioak Ilargiaren alderdi ezkutuari ateratako argazkia argitaratu dute
Misioa helmugara iristetik gertu dago, bost hamarkadatan lehenengo aldiz satelite naturalaren orbitara iristetik ordu gutxira, alegia.
Trumpek mehatxu larriak egin ditu Iranen kontra, baina astelehenerako akordioa lortzea ere "posible" dela esan du
"Uste dut aukera asko daudela akordio batera iristeko. Oraintxe ari dira negoziatzen", adierazi du, eta akordiorik lortu ezean, "dena lehertu eta petrolioaz jabetzea" pentsatzen ari dela esan du. Ormuz irekitzeko ultimatuma asteartera atzeratu du.
Artemis II misioko astronautek ikusi dute dagoeneko Ilargiaren alderdi ezkutua
"Bart ikusi dugu lehen aldiz Ilargiaren alderdi ezkutua, eta ikusgarria izan da oso. Ikustean, Ilargia ez denaren nolabaiteko sentsazio bat sortu zaigu, ez baitu ikustera ohituta gauden Ilargiarekin zerikusirik", azaldu dute.
Leon XIV.a aita santuak gerraren aurkako aldarria egin du eta armak uzteko eskatu du
Tradizioan ez bezala, non pontifizeek mundu mailako diskurtsoa erabiltzen duten nazioarteko tentsio-guneak errepasatzeko, Leon XIV.ak ikuspegi orokor baten alde egin du, eta axolagabeak ez izateko eta gaitzaren, gorrotoaren eta gerraren aurrean ez etsitzeko eskatu du.