Israelek Gazaren aurkako erasoak amaitzen dituenean Zerrenda AEBren "esku uztea" planteatu du Trumpek
Donald Trump AEBko presidenteak berriro defendatu du gaur Gaza palestinarrez husteko plana, eta azaldu du Israelek Zerrenda "entregatuko" lukeela bere erasoak amaitzen dituenean, palestinarrik gabeko Palestinako lurraldean "garapen handienetako eta ikusgarrienetako bat" abiarazteko.
Ordurako, palestinarrak, Chuck Schumer senatari demokrata barne, "toki seguruago eta politagoetan biziko dira, etxebizitza berri eta modernoetan", azaldu du Trumpek bere sare sozialean argitaratutako mezu batean.
AEBko presidentearen ustez, egitasmo polemikoarekin, gazatarrek "zoriontsu, seguru eta aske egoteko aukera izango lukete" beren herrialdetik kanpo, eta AEBko soldaduak bidaltzea "beharrezkoa ez" dela uste du. "Egonkortasuna izango litzateke nagusi eskualdean!", berretsi du.
Trumpek Zerrendaren gaineko kontrol estatubatuarraren ideia plazaratu zuen aste honetan, "Ekialde Hurbileko Riviera" sortzeko asmoz, Washingtonen emandako prentsaurreko batean, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroarekin batera.
Israelgo Gobernuak gaur agindu dio Armadari gazatarrak ateratzeko prestatzen hasteko. Horren harira, Palestinar Aginte Nazionalak Israelgo Gobernuari leporatu dio Palestinako herriaren aurkako "sarraski-gerran" beste pauso bat ematea.
NBEk dagoeneko ohartarazi dio Trumpi Nazioarteko Zuzenbideak debekatu egiten duela derrigorrezko edozein desplazamendu. Europako potentziek ere gogor kritikatu dute handi-mandi ultraeskuindarraren egitasmoa.
Mahmud Mardawi Hamas Palestinako erresistentzia mugimenduko goi-kargudunaren hitzetan, Trumpen plana "arrazista" da, eta "herri palestinarra deuseztatzea" du helburu. Horrela mintzatu da Trumpen proposamenen inguruan, izan ere, Israelgo agintariek bultzatutako "kolonizazio egitasmoen jarraipena" dela uste du, eta "herri palestinarrak bere aberria eta lurra izateko duen eskubidearekin amaitzearen" aldeko apustua dira.
"Gure herria suntsitzea eta eskualdeko geopolitika birformulatzea bilatzen duen ikuspegi arrazista erakusten du honek, sionismoaren interes kolonialentzat baliagarria izan dadin", adierazi du ohar batean.
Nabil Abu Rudeina Palestinar Aginte Nazionaleko Presidentetzako bozeramaileak gaur AEBko presidenteari erantzun dio Zerrenda ez dela "inbertsio proiektu bat". "Palestina, bere lurrarekin, historiarekin eta leku sakratuekin, ez dago salgai, eta ez da inbertsio proiektu bat", azpimarratu du Abu Rudeinak ohar batean.
"Herri palestinarrak eta bere buruzagiek ez dute onartuko 1948ko eta 1967ko hondamendiak errepikatzea", ziurtatu zuen bozeramaileak, Israelgo Estatuaren sorrerari eta Ekialdeko Jerusalemen okupazioari, hurrenez hurren, erreferentzia eginez.
Gainera, Abu Rudeinak ohartarazi duenez, palestinarrek "euren herria inbertsio proiektuen bidez zapuzteko diseinatutako edozein plan zapuztuko dute".
Bestalde, Errusiako Atzerri Ministerioak Ekialde Hurbileko "tentsioak areagotzea" leporatu dio AEBri, eta Trumpen proposamena "kaltegarria" dela esan du.
"Fase honetan izaera populista, fribolo edo probokatzailea duen edozein neurri kaltegarria da, eta ez du arazoa konpontzen lagunduko", adierazi du prentsaurreko batean Maria Zajarova Ministerioko bozeramaileak.
Ildo horretan, nabarmendu du adierazpen horiek berez tentsionatutako eskualde batean tentsioak areagotzen baino ez dutela laguntzen. "Orain garrantzitsuena behar dutenei laguntza humanitarioa ematea da", gogorarazi du, aldeei su-etena errespetatzeko eskatuz.
Era berean, Zajarovak adierazi du Mosku prest dagoela "modu aktiboan" parte hartzeko, nazioarteko beste eragile batzuekin batera, "Palestinako arazoari irtenbide iraunkor bat emateko bideak bilatzeko" lanean, TASS albiste agentziaren arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.