Ameriketako Estatu Batuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trump Administrazioak ikasle bisak bertan behera utzi ditu, bisadun horien sare sozialak aztertu bitartean

Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak zenbait baldintza ezarri zituen sare sozialetako argitalpenak berrikusteko, baina dagoeneko bisa zuten eta Gazako sarraskiaren aurka hainbat unibertsitatetan izandako protestetan parte hartu zuten ikasleei zuzenduta.
Harvard Unibertsitatea. Irudia: AFP
Harvard Unibertsitatea. Irudia: AFP

Donald Trumpen Administrazioak ikasle bisak eten ditu aldi baterako, eskatzaileen sare sozialak sakonago aztertzeko politika berri bat ezartzeko prestatzen ari den bitartean, Politico atariak gaur jakitera eman duenez.

Marco Rubio Estatu idazkariak mezu diplomatiko bat bidali du AEBko kontsulatuetara, eta, bertan, "berehalako eraginarekin", ikasle edo ikasle-truke bisak (F, M eta J kategoriak) eskatzeko hitzordu gehiagorik ez ematea agindu du, "jarraibide berriak eman arte".

Aurretik, Trumpen Administrazioak zenbait baldintza ezarri zituen sare sozialetan argitalpenak aztertzeko, baina, batez ere, dagoeneko bisa zuten eta Israel Gazan egiten ari den sarraskiaren aurka hainbat unibertsitatetan izandako protestetan parte hartu zuten ikasleei zuzenduta zeuden.

Arestian aipatutako atariaren arabera, mezu diplomatikoak "ez du zuzenean zehazten" zer argitalpen mota aztertuko den sare sozialetan. Adibidez, ez dago argi Palestinako bandera baten argazkia X kontu batean argitaratzeak eraginik izango ote duen.

Horri buruz galdetuta, Tammy Bruce Estatu Departamentuaren bozeramaileak prentsaurrekoan adierazi du Gobernuak "tresna guztiak" erabiliko dituela Estatu Batuetan sartu nahi dutenak ikertzeko. "Herrialde guztiek eskubidea dute nor sartzen saiatzen den eta pertsona horrek zer egin duen jakiteko. Ezer berririk ez", erantsi du.

Trumpen Gobernuak hainbat unibertsitate jarri ditu jomugan, aurrerakoiak edo antisemitak izatea egotzita, bereziki Harvard. Orain arte funts federal guztiak kendu nahi dizkio, eta ikasle atzerritarrak onartzea debekatu dio.

Migrazio politikaren baitan, Estatu Departamentuak milaka bisa bertan behera utzi ditu, Gazako sarraskiaren aurkako protestetan parte hartu zuten ehunka ikaslerenak barne.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X