Sebastien Lecornu Defentsa ministroa izendatu du Frantziako lehen ministro Macronek
39 urte ditu eta Macronen oso gertukoa da. Bere egiteko nagusienetakoa izango da datorren urteko aurrekontua onartzeko adostasunak jostea. Bihar hartuko kargua, Frantziako Gobernuak Matignonen duen egoitzan egingo den zeremonian.
François Bayrou eta Sebastien Lecornu, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Sebastien Lecornu izendatu du Frantziako lehen ministro Emmanuel Macron presidenteak. Hala, orain arte Defentsa ministro izan denak hartuko du François Bayrouren lekukoa, hark Asanblea Nazionalean, atzo, konfiantza-galdean porrot egin eta dimisioa aurkeztu ondoren.
Eliseoak jakinarazi du izendapena, arratsaldean zabaldutako ohar batean. Bertan zehazten denez, Macronek lehen ministro berriari eskatu dio Parlamentuan ordezkaritza duten talde politikoekin kontsultak hasteko, datozen hilabeteotan aurrekontuak adostu eta oinarrizko zenbait gaitan akordio zabalak lortzeko babes bila.
Elkarrizketa horien ondoren, Lecornuren egitekoa izango da Macroni gobernu osaketa berri bat proposatzea. Frantziako Gobernuak zehaztu duenez, egonkotasun politikoa eta instituzionala bilatzea izango ditu helburu, herrialdearen batasuna ardatz hartuta.
Macronen gertukoa
Macronen oso gertukoa da Lecornu, eta iazko abenduan ere, presidenteak lehen ministro kargurako buruan zituen hautagaietako bat zen. Azkenean, Bayrou izendatu zuten.
Errepublikanoak alderdi zentro-eskuindarreko kide izandakoa, Macronek urtebetean izendatzen duen laugarren lehen ministroa izango da, Gabriel Attalen (2024), Michel Barnierren (2024) eta François Bayrouren (2024-2025) ondoren.
Frantziak bizi duen ziurgabetasun ekonomiko eta sozialaren erdian, 2026ko aurrekontuak onartzeko babesak lortzea izango da bere egiteko eta erronka nagusia. Hilabete izango du horretarako, urrian aurkeztu beharko baitu kontuen proiektua Asanblea Nazionalean.
Bihar eguerdian hartuko du kargua, Frantziako Gobernuak Matignonen duen egoitzan egingo den ekitaldian.
Alkate izatetik, lehen ministrora
Oso gazterik murgildu zen politikan Lecornu, eta ordutik, ibilbide oparoa egin du. Azken urteotan, hainbat ardura izan ditu Frantziako Gobernuan: Trantsizio Ekologikorako Estatu Idazkaria (2017-2018), Lurralde Kolektibitateen ministro arduraduna (2018-2020), Itsasoz Haraindiko arduraduna (2020-2022), eta Defentsa ministroa (2022tik, gaur arte).
Antza, bere pragmatismoak eta akordioak josteko duen gaitasunak eraman zuen Macronen ondora. 2017an, Errepublikanoak alderdia uztea erabaki zuen, ustelkeria kasu baten ondoren, eta Frantziako presidentearen mugimendu politikora batu zen.
1986ko ekainaren 11n jaio zen Eaubonnen, Paris kanpoaldean dagoen herri txiki batean.
Nazioarteari buruzko albiste gehiago
Milaka palestinar ihesi ari dira Gazako hiritik: "Goazen tokiak ez dira seguruak"
Nazio Batuen Erakundeak 73.500 desplazamendu baino gehiago zenbatu ditu Gazako Zerrendaren iparraldetik hegoaldera, Al Rashid kostaldeko errepidean barrena, abuztuaren 14tik, eta 25.000 inguru irailaren 7tik.
NATOk ariketa militarrak iragarri ditu ekialdean, aire-espazioa urratu ondoren
Ekintza militar berri hauek "datozen egunetan hasiko dira" eta Danimarka, Frantzia, Erresuma Batua, Alemania eta "beste herrialde batzuk" inplikatuko dituzte.
22 urteko gizon bat atxilotu dute Charlie Kirken ustezko hiltzaile gisa
Atxilotua Tyler Robinson 22 urteko Utahko bizilaguna da. Antza denez, haren aitak eta ingurukoek eskatu zioten bere burua entregatzeko. Errudun joz gero, heriotza zigorra jasotzea espero du Trumpek.
Errusiak eta Bielorrusiak ariketa militarrak hasi dituzte, Poloniarekin eta NATOrekin tentsioak gora egin ostean
Kremlinak ukatu egin du Zapad-2025 maniobra militarrak hirugarren herrialdeei zuzenduta egotea. Dena dela, Ukrainako gerra hasi zenetik lehen aldiz egin dituzte horrelako ariketa militarrak.
FBIk Charlie Kirki tiro egin zion susmagarriaren irudiak erakutsi ditu, eta haren bila jarraitzen du
Herritarren lankidetzaren garrantzia nabarmentzeaz gain, 100.000 dolarreko saria eskaini dute susmagarria harrapatzeko balio duen informazioaren truke.

Bolsonaro zigortu dute Lularen aurkako estatu-kolpe saiakeragatik
Erakunde kriminal armatu bateko kide izateagatik eta Lula da Silvaren aurka hauteskundeak galdu ostean estatu-kolpe bat bideratzeagatik zigortu dute Brasilgo presidente ohia.
Israelen aurkako "mehatxu genozida" egitea leporatu dio Netanyahuk Sanchezi
"Antza, Espainiako Inkisizioa, juduak Espainiatik kanporatzea eta Holokaustoan juduak sistematikoki hiltzea ez dira nahikoa Sanchezentzat", esan du lehen ministro israeldarrak.
Charlie Kirk aktibista hiltzeko erabili duten arma aurkitu dute
Kirk AEBko presidente Donald Trumpen kolaboratzaile estua zen. Utaheko unibertsitate batean, jendez beteta zegoen ekitaldi batean, hil dute tiroz. Poliziak hiltzailearen irudiak eta beste hainbat arrasto aurkitu ditu.
Europako Parlamentuak Israelekin akordioak moztea onartu du, baina ez du Gazako egoera genozidiotzat hartu
Estrasburgoko egoitzan bildutako osoko bilkurak Gazako “hondamendi humanitarioa” eta Hamas taldearen “krimen basatiak” gaitzetsi ditu. Horrez gainera, indarkeria erabiltzen duten kolonoei eta Hamasi zigorrak jartzearen alde egin du eta “berehalako su-etena” eskatu du.
Gutxienez hiru hildako eta 70 zauritu Mexiko Hirian, gasa zeraman kamioi batek eztanda egin ostean
Hiriko agintariek azaldu dutenez, leherketa 49.500 litro gas eramateko edukiera zuen pipa batean gertatu da. Trafiko handia jasaten duen gune batean irauli da kamioia eta ondoren izan da leherketa.