Israelen aurkako "mehatxu genozida" egitea leporatu dio Netanyahuk Sanchezi
"Antza, Espainiako Inkisizioa, juduak Espainiatik kanporatzea eta Holokaustoan juduak sistematikoki hiltzea ez dira nahikoa Sanchezentzat", esan du lehen ministro israeldarrak.
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak Israelen aurka "mehatxu genozida nabarmena" egitea leporatu dio, ostegun honetan, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari. Azken horrek esan zuen Espainiak ezin duela Gazaren aurkako erasoa geldiarazi, "bonba nuklearrik ez duelako", eta hitzok haserretu dute buruzagi israeldarra.
"Antza, Espainiako Inkisizioa, juduak Espainiatik kanporatzea eta Holokaustoan juduak sistematikoki hiltzea ez dira nahikoa Sanchezentzat", idatzi du, bere bulegoaren X kontuan.
Espainiako Gobernuko presidenteak bederatzi neurri iragarri zituen astelehenean, "Gazako genozidioa geldiarazteko, genozidioaren egileak jazartzeko eta palestinarrak babesteko". Besteak beste, Israeli armak bahitzeko lege-dekretu bat iragarri zuen, eta genozidioan zuzenean parte hartzen dutenei Espainian sartzeko debekua ezarri.
Bere agerraldian, Sanchezek ondorengoa esan zuen: "Dakizuen bezala, Espainiak ez dauka bonba nuklearrik, ezta hegazkin-ontzi edo petrolio-erreserba handirik ere. Guk bakarrik ezin dugu gelditu Israelen erasoa, baina horrek ez du esan nahi ez garenik saiatuko. Badira hainbat kausa, irabaztea gure esku egon ez arren, borrokatzea merezi dutenak".
Zure interesekoa izan daiteke
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.
Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"
Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.
Emma Bonino hil da, Kontsumo, Arrantza eta Laguntza Humanitarioko Europako komisario ohia, 78 urte zituela
Eragin handiko politikari italiarra izan zen. Eskubide zibilen alde borrokatu zen bere ibilbide osoan (Italian abortua legeztatzearen alde, besteak beste), eta europazale sutsua izan zen.