Albiste izango da: NATO-Errusia harremana, lehendakariaren bidaia ofiziala Kanarietara eta Diada Katalunian
Hauek dira Orainek gaur landuko dituen gai nagusietako batzuk.
Hauek dira ostegun honetan, irailak 11, Orainek landuko dituen gai nagusietako batzuk:
- NATO-Errusia harremana: Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak Ukrainako gatazka "hedatzeko benetako arriskuaz" ohartarazi du, Errusiako hogei bat drone Poloniako aire eremuan sartu ostean.
- Lehendakariaren bidaia ofiziala Kanariar Uharteetara: Imanol Pradales Kanariar Uharteetan izango da gaur, Fernando Clavijo Kanarietako presidentearekin lan-hitzarmen bat sinatzeko. Migrazioaren gaia ere mahai gainean izango dute.
- Diada Katalunian: Aitor Esteban eta Joseba Diez Antxustegi izango dira EAJren ordezkariak Diadaren ospakizunean, Bartzelonan. EH Bilduk ere ordezkaritza bat bidaliko du, Igor Zulaika eta Idurre Bideguren buru direla.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez 132 pertsona hil dira Rio de Janeiroko faveletan, krimen antolatuaren aurkako polizia-operatibo batean
Rio de Janeiron, Brasilen, 132 pertsona hil dira krimen antolatuaren aurkako polizia-operatibo batean, hiriko faveletan. Hiriaren historian biktima gehien eragin dituen operatiboa izan da. Inguruko bizilagunek 70 gorpu baino gehiago eraman dituzte plaza batera, senideek identifika ditzaten.
AEBk % 10era jaitsiko ditu Txinari ezarritako muga zergak eta trukean Pekinek lur arraroen esportazioei ezarritako mugak bertan behera utziko ditu
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak iragarri du akordioa, 2019tik Txinako buruzagiarekin izandako lehen bileraren ostean. Halaber, Txinak soja estatubatuarra berriz kantitate handitan erosiko du, eta fentaniloaren trafikoaren aurkako kontrolak indartuko ditu. Xi Jinpingek, berriz, epe luzerako lankidetza eskatu dio AEBri, "gurpil zoro batean ez erortzeko".
Milioika lagun argindarrik gabe eta kalte ugari Kuban, oraindik ere irla gainean jarraitzen duen Melissa urakanaren ondorioz
Kuba ekialdeko muturreko biztanleak izan dira Melissa urakanaren ondorioak sumatzen lehenak, hura jo baitu lurra bertako 03:10 zirenean (08:10 Euskal Herrian), orduko 193 kilometroko orduko haize-ufada etengabeekin, nahiz eta gero ahulduz joan den.
Israelek iragarri du berriro ezarri duela su-etena Gazan
"Estamentu politikoaren zuzentarauaren arabera, eta hainbat erasotan terroristak neutralizatu ondoren, Armada su-etena aplikatzen hasi da berriro", nabarmendu dute ohar bidez.
Albiste izango dira: Israelen erasoak Gazan, GOIDIak urtebete eta Donostiako alkate berria
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Melissa urakana ahuldu egin da Kubara iristear dagoenean, 205 km/h-ko haize-ufadekin
Melissa urakana laster iritsiko da Kubako hego-ekialdeko kostaldera, Saffir-Simpson eskalan 3. kategoriako urakana bihurtuta, eta izaera "oso arriskutsuarekin", Ameriketako Estatu Batuetako Urakanen Zentroaren (NHC, ingelesez) arabera. 205 kilometro orduko euri-erauntsi eta haize-ufada suntsitzaileak eragingo dituela aurreikusi da.
Bonba-erasoak, Gazan: Israelen misilek 100 hildako utzi dituzte, gutxienez
Benjamin Netanyahuren Gobernuaren arabera, erasoak Hamasek su-etena urratu duelako gertatu dira, baina talde islamistak ukatu egin du hori.
Gazaren kontrako erasoak berrabiarazita, Israelek dagoeneko hainbat hildako utzi ditu
Erabaki hau Israelgo tropei ustez Zerrendaren hegoaldean eraso egin eta astelehenean Israeli entregatutako bahituaren gorpuzkiak 2023an berreskuratu zuten beste gatibu batenak zirela identifikatu eta gutxira etorri da.
Melissa 5 kategoriako urakan gisa iritsi da Jamaikara eta biztanle ugari elektrizitate gabe utzi ditu
Zerbitzu meteorologikoek ohartarazi dutenez, azken urteotako urakanik suntsitzaileenetako bat izan daiteke. Oraingoz, 295 km/h-ko haize-boladak erregistratu ditu.
5. kategoriako indarra duen Melissa urakana Jamaika astintzen hasi da
Melissa urakana Jamaikako mendebaldeko kostaldera hurbiltzen ari da, 280 km/h-ko haize-bolada, euri-jasa eta olatu handiekin. Agintarien esanetan, "oso urakan arriskutsua" da eta kalte handiak eragingo dituen beldur dira.