Genozidio deklarazioa: zer esan nahi du?
Ez da gutxieneko biktima-kopururik behar genozidio-ekintza bat gauzatzeko, eta hilketak egiteko moduak ere ez du garrantzirik.
Gazan genozidioa egiten ari direla argi eta garbi adierazi duen lehen instantzia izan da Palestinako Lurralde Okupatuei buruzko NBEren Nazioarteko Batzorde Independentea. Uneotan egiten ari diren lana, bere garaian Bosniako (Jugoslavia ohia), Ruandako eta Darfurko (Sudan) genozidioen aurrean beste ikerketa-mekanismo batzuek bete zutenaren parekoa da.
Zer da genozidioa?
1948ko Genozidioari buruzko Konbentzioaren eta Nazioarteko Zigor Gorteak sortu zuen Erromako Estatutuaren arabera, erantzukizun indibiduala dakarren nazioarteko krimena da, eta talde nazional, etniko, arrazazko edo erlijioso bat erabat edo partzialki suntsitzeko asmoa dagoenean ematen da.
Genozidioa honako ekintza hauetako edozeinen bidez gertatzen da:
1. Taldeko kideen sarraskia.
2. Osotasun fisiko zein mentalerako lesio larria edo konponezina.
3. Erabat edo partzialki suntsitzea eragiten duten bizi-baldintzak ezartzea.
4. Taldearen baitan jaiotzak eragozteko neurriak.
5. Haurrak indarrez beste talde batera eramatea.
NBEren Batzordeak ezarri du Israelek Gazako palestinarrekin egin dituela bost delitu horietako lehen lauak, eta babestutako taldea osorik edo neurri batean suntsitzeko asmoarekin egin duela.
Ez da gutxieneko biktima-kopururik behar genozidio-ekintza bat gauzatzeko, eta hilketak egiteko moduak ere ez du garrantzirik.
Zer da eta nola funtzionatzen du Gazako genozidioa onartu duen Batzordeak?
Nazioarteko Ikerketa Batzorde Independentea da, Navi Pillay buru duena. Hain zuzen ere, Hegoafrikako magistratua, giza eskubideetarako NBEko goi-komisionatu ohia eta Ruandarako Nazioarteko Zigor Auzitegiko presidente ere izandakoa da Pillay.
Egiarako eta inguruabarrak argitzeko mekanismo gisa funtzionatzen du. Teknikoa eta aldi baterakoa da, eta krimenak modu independentean dokumentatzea du helburu, beste organo batzuek (nazionalak edo nazioartekoak) judizialki jardun ahal izan dezaten.
Haren sorrera Giza Eskubideen Kontseiluak erabaki zuen 2021ean, Israelek okupatutako lurralde palestinarretan aspaldidanik gertatzen ziren giza eskubideen urraketa gero eta larriagoak ikertzeko helburuarekin.
Nazio Batuek, hainbat hamarkadatan Zisjordania, Gaza eta ekialdeko Jerusalem lurralde palestinarrentzat izandako ikerketa-tresnen jarraipena da.
Zein beste jurisdikzio-instantzia ari dira ikertzen Gazan gertatzen ari dena?
Nazioarteko Justizia Gorteak kautelazko neurriak hartu zituen 2024ko urtarrilean, eta Israeli genozidioa izan zitezkeen ekintzak prebenitzeko ekintzak egitea agindu zion, baina oraindik ez du genozidio baten inguruko adierazpen formalik egin.
Nazioarteko Zigor Auzitegiko Fiskaltzak Palestinako egoera ere ikertu du, eta gerrako eta gizateriaren aurkako balizko krimenak aipatu ditu, baita genozidiorako aukera ere, baina ez du behin betiko epairik eman. Aldiz, Israelgo goi arduradun politikoak bilatzeko eta atxilotzeko aginduak eman ditu, Benjamin Netanyahu lehen ministroa barne.
Nazioarteko auzitegien azken hamarkadetako aurrekariek erakusten dute auzitegi horiek urteak behar izaten dituztela epaia emateko.
Giza eskubideen inguruan jarduten duten elkarteek, NBEko eta eta giza eskubideen aldeko bestelako erakunde zibilektako aditu bereziak barne, Israelek Gazan duen jokabidea genozidioaren ezaugarriekin bat datorrela adierazten duten txostenak egin dituzte.
Zer-nolako antzekotasunak ezar daiteke Ruanda, Bosnia eta Darfurko genozidio ikerketekin?
Bosniaren kasuan, genozidioa 1992 eta 1995 artean jazo zen, eta NBEko Adituen Batzorde batek bertan gertatzen ari ziren nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larriei buruzko informazioa eta ebidentziak bildu zituen.
2000. urtetik aurrera, 1995eko Srebrenicako genozidioari buruzko hainbat epai eman zituen.
Kasu horrek aurrekaria izan zuen NBEren ikerketa- eta dokumentazio-prozeduretan, txosten politikoetatik mekanismo teknikoak, forentseak eta judizialak erabiltzera igaro baitziren, Gazako kasuan bezala.
Ruandari dagokionez, genozidioa gertatzen ari zen bitartean, NBEk errelatore berezi bat izendatu zuen sarraskiak ikertzeko. Ruandara bidaiatu zuen eta genozidioa zela adierazi zuen lehena izan zen. Bere lanaren ondorioz, kasu honetarako Nazioarteko Ikerketa Batzorde bat sortu zen, ebidentzia aztertu eta erantzuleak identifikatu zituena.
Geroago sortu zen Ruandarako Nazioarteko Zigor Auzitegia, genozidioaren nondik norakoak batu eta dokumentatu ahal izan zuena.
Darfurri dagokionez (Sudaneko mendebaldeko eskualdea), NBEk Nazioarteko Ikerketa Batzorde bat sortu zuen 2004an. Batzorde horren azken txostenean, urtebete geroago, ondorioztatu zuen gerra-krimenak eta gizateriaren aurkako krimenak egin zirela, eta genozidioa posible izan zela, nahiz eta ez zegoen talde bat bere horretan suntsitzeko berariazko asmoaren froga nahikorik.
Bere lanaren emaitza Segurtasun Kontseiluak Darfurko egoera CPIra igortzeko euskarria izan zen, Omar al-Bashir orduko presidenteari fur, masalit eta zaghawa talde etnikoen aurkako genozidioa leporatu zion instantzia formala izan zena.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Zentro-ezkerreko oposizioaren edo egungo eskuineko gobernuaren artean erabakiko dute gaur Suediarrek
Zentro-ezkerrekoak faborito dira inkestetan, alde txikiarekin. Azkenean, eskuinak irabaziko balu, ultraeskuina sar daiteke gobernuan.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.
Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"
Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.
Emma Bonino hil da, Kontsumo, Arrantza eta Laguntza Humanitarioko Europako komisario ohia, 78 urte zituela
Eragin handiko politikari italiarra izan zen. Eskubide zibilen alde borrokatu zen bere ibilbide osoan (Italian abortua legeztatzearen alde, besteak beste), eta europazale sutsua izan zen.