AEB

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Charlie Kirken hiletak tentsioa eta muturreko segurtasun neurriak eragingo ditu Glendalen

Donald Trump presidenteak berak hitz egingo du arratsaldeko ekitaldian, eta beste agintari garrantzitsu batzuk ere izango dira bertan.

PHOENIX (United States), 20/09/2025.- A person places an American flag at a makeshift memorial for conservative political activist Charlie Kirk outside the Turning Point USA headquarters in Phoenix, Arizona, USA, 20 September 2025. A memorial service for Kirk is scheduled to take place on 21 September in Glendale, Arizona. (Fénix) EFE/EPA/CAROLINE BREHMAN
Kirki omenaldia. Argazkia: EFE

Charlie Kirken aldeko hileta elizkizuna egiteko ordu gutxiren faltan, tentsioak gora egin du Glendalen (Arizona, AEB). Agintariak segurtasun neurriak areagotzeko lanean ari dira, ikusmin handia baitago horren inguruan; izan ere, Administrazioko agintari garrantzitsuak bertaratuko dira, Donald Trump AEBko presidentea barne.

Igande honetan, buruzagi politikoak eta ekintzaile ultrakontserbadorearen jarraitzaileak Glendaleko State Farm estadioan elkartuko dira, kontserbadoreen ideiak sustatzen dituen Turning Point erakundearen sortzailearen ondarea goratzeko. Kirk irailaren 10ean hil zuten, Utah Valley Unibertsitatean ehunka pertsonaren aurrean eztabaidan ari zela lepoan tiro bat emanda.

Heriotza horrek segurtasun eta adierazpen askatasunaren inguruko eztabaida bizia eragin du Ameriketako Estatu Batuetan, eta testuinguru horretan egingo dute gaurko ekitaldia.

AEBko Segurtasun Nazionaleko Departamentuak (DHS) zaintza eta segurtasun neurriak indartu ditu Glendalen, eta agente federalak mobilizatu ditu.

Agintariek ez dute argitu mehatxuak benetakoak diren, baina segurtasun neurri gehiago hartu dituzte, gaurkoan izan litezkeen arriskuei aurre egiteko. 

Ostiralean, armadun gizon bat atxilotu du zerbitzu sekretuak State Farm estadioan, Arizona Cardinalsen etxean, ordena publikoko agente baten plantak egitearren.

Gaurko hiletaren gonbidatuen artean, JD Vance AEBko presidenteorde eta Kirken laguna, Erika Kirk (Kirken alarguna eta Turning Pointeko zuzendari exekutibo berria) eta Administrazioko beste hainbat funtzionario egongo dira, Karoline Leavitt Etxe Zuriko bozeramaileak adierazi duenez. 

"Presidenteak, presidenteordeak, Ordezkarien Ganberako presidenteak eta Kabineteko idazkariek hitz egingo dute Arizonako hiletan. Izan ere, Etxe Zuriko langilez betetako bi hegazkin eramango ditugu. Horrek agerian uzten du gure gobernuko maila goreneko zenbat pertsonak estimatzen zuten", esan du Levittek.

Nazioarteari buruzko albiste gehiago

Gehiago kargatu