AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpek "martir" gisa izendatu du Charlie Kirk, Arizonan egin dioten hileta jendetsuan

Ekintzaile ultraeskuindarraren hilketa herrialde "osoari" egindako erasotzat jo du presidente estatubatuarrak, eta alargunak, bere aldetik, hiltzailea barkatzen duela adierazi du.

Iragarkia
Donald Trump Erika Kirk Charlie Kirk
18:00 - 20:00

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak Charlie Kirk "martir" gisa izendatu du ekintzaile estatubatuarrari azken agurra emateko bart Arizonan egin duten omenaldian. Pasa den irailaren 10ean tiroz hil zuten Utahko unibertsitate batean hitzaldi bat ematen ari zela ekintzaile kontserbadore eta Trumpen aliatua. Erika Kirk alargunak, bere aldetik, hiltzailea barkatzen duela adierazi du. 

"Egun izugarri horretan, 2025eko irailaren 10ean, AEBko askatasunaren ebanjelistarik handiena hilezkor bihurtu zen. Orain AEBko askatasunaren martir bat da", esan du presidente estatubatuarrak. Horren esanetan, Kirken hilketa ez da gizon edo mugimendu baten aurkako erasoa izan, herrialde osoaren kontrakoa baizik. 

Trump ez ezik, Erika Kirk alarguna ere oholtzara igo da eta hiltzaileari buruzko hitzak izan ditu. Barkatzen diola azpimarratu du, "Kristok egin zuena eta Charliek egingo zukeena delako". Horrez gain, bere senarra zenaren legatuarekin jarraituko duela agindu du. 

"Turning Point USAk Charlieren lan neketsuari eta ikuspegiari esker eraiki zuen guztia hamar aldiz biderkatuko dugu haren oroitzapenak utzitako botereari esker", adierazi du alargunak. 

AEBko agintariek Tyler Robinson 22 urteko gizona atxilotu dute Kirken hiltzailea delakoan. Hainbat kargu leporatu dizkiote eta litekeena da heriotza zigor eskaerari aurre egin behar izatea. 

Halaber, ezker muturreko ideologia izatea egozten diote Robinsoni.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X