Israelek tropak ateratzeko "lehen fasea" onartu duela iragarri du Trumpek, eta horri oniritzia emateko eskatu dio Hamasi
AEBko presidenteak esan du Israelen "urratsa" ontzat eman beharko duela orain Hamasek, eta behin hori eginda su-etena eraginkorra izango dela. Egiptoko Gobernuak, bestalde, baieztatu du Israelgo eta Hamaseko ordezkaritzek astelehenean hasiko dituztela negoziazioak Kairon.
AEBko presidente Donald Trumpek iragarri duenez, Israelek onartu egin du tropak Gazatik ateratzeko "lehen fasea", eta, beraz, Hamasen baiezkoa baino ez du behar orain su-etena eraginkorra izan dadin.
"Negoziazioen ostean, Hamasekin partekatu eta hari erakutsi diogun hasierako fase hori onartu du Israelek. Hamasek baieztatu behar du, ordea", azaldu du Trumpek Truth Social sare sozialean argitaratutako mezu batean.
Behin bi aldeek onartuta, "bahituen eta presoen trukea hasiko da eta hurrengo faserako —30.000 urteko hondamendi honen amaierara hurbilduko gaituena — baldintzak zehaztuko ditugu", adierazi du.
Trumpen mezuarekin batera, Gazako Zerrendako maparen irudi bat ikus daiteke, zeinetan lerro hori batek Israelgo agintariek onartu duten "lehenengo fasea" irudikatzen duen.
Larunbat honetan bertan, Egiptoko Gobernuak baieztatu du Israelgo eta Hamaseko ordezkaritzak bildu egingo direla Kairon, astelehen honetatik aurrera, Trumpen Gazako bake planaren inguruko xehetasunak aztertu eta horien berri emateko.
Lehen faseak ekarriko du erasoak "berehala" etetea eta 72 orduko epean bahituak askatu eta presoak trukatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.