AEBko Gobernuak sei atzerritarri herrialdera sartzea debekatu die, Charlie Kirki buruzko "mespretxuzko iruzkinak" egiteagatik
AEBko Estatu Departamentuak hartu du sei pertsonari bisatua ukatzeko erabakia, sare sozialetan Charlie Kirk ekintzaile kontserbadorea zena kritikatzen zuten iruzkinak aurkitu dituelako.
Charlie Kirken omenezko ekitaldia, Arizonan. Artxiboko argazkia: Agentziak
Ameriketako Estatu Batuetako agintariek herrialdean sartzea debekatu die atzerriko sei pertsonari, Charlie Kirk ekintzaile kontserbadorea zenaren gaineko "mespretxuzko iruzkinak" egiteagatik.
Alemania, Mexiko, Argentina, Hegoafrika, Brasil eta Paraguaiko nazionalitatea duten pertsonak dira.
AEBko Estatu Departamentuak hartu du sei pertsonari bisatua ukatzeko erabakia, horien sare sozialetan Charlie Kirk ekintzaile kontserbadorea zena kritikatzen zuten iruzkinak aurkitu dituelako.
"Alemaniako herritar batek Kirken heriotza ospatu zuen, eta haren hilketa justifikatzen saiatu zen, faxistak hiltzen direnean demokratak ez direla kexatzen esanez", argudiatu du Estatu Departamentuak.
Ildo horretan, AEBko agintariek nabarmendu dute lanean jarraituko dutela Kirk hil zutela eta pozik agertu ziren guztiak identifikatzeko.