AEBko administrazioa ireki dute: 43 egun iraun duen eta inoizko luzeena izan den itxialdiari amaiera eman diote
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak bart sinatu du administrazioaren itxierari amaiera eman dion legea. Urtarrilaren 30era arteko aurrekontua onartu dute, eta Ordezkarien Ganberak 2026rako partidak osorik onartu beharko ditu, berriro itxialdirik egon ez dadin.
Trumpek gobernua itxierari amaiera eman dion legea sinatu duen unea. Argazkia: EFE
Bart amaitu da 43 egun iraun dituen administrazioaren inoizko itxierarik luzeena Ameriketako Estatu Batuetan, Donald Trump presidenteak irekiera ahalbidetuko duen legea sinatu ondoren. Urtarrilaren 30era arteko aurrekontua da onartu dutena, eta ordurako Ordezkarien Ganberak datorren urte osorako partidak onartu beharko ditu beste itxiera bat saihestu ahal izateko.
Trumpek goizaldeko 04:30ean (22:30ak Washington hirian) sinatutako legeak ahalbidetuko du, besteak beste, funts faltagatik etenda egon diren gobernuaren hainbat zerbitzu martxan jartzea. Horrez gain, itxierak iraun duen bitartean bizitako hainbat egoera saihesteko mekanismoak jasotzen ditu.
Pasa den astelehenean gobernu federala berriz irekitzeko akordioa lortu zuten Senatuan, zortzi senatari demokratak boto diziplina hautsi eta errepublikanoekin bat egin ostean. Horren ondotik, Ordezkarien Ganberak oniritzia eman dio asteazken honetan, pasa den goizaldean Trumpek sinatu aurretik.
Sinatu berritan, presidente estatubatuarrak gogor egin du demokraten aurka eta "estortsioa" leporatu die. Hala ere, eskerrak eman dizkie aipaturiko zortzi demokrata horiei gobernuaren behin-behineko irekiera ahalbidetzeagatik.
Itxierak eragindako kalteak zerrendatu ditu Trumpek: 20.000 hegaldi inguru bertan behera edo atzeratuta, gobernuaren milioi bat langile inguru soldatarik gabe eta elikadura behar gehien dituzten milioika pertsonaren diru laguntzak etenda.
Zure interesekoa izan daiteke
Iritsi da Kubara petrolioa daraman Errusiako itsasontzia
Donald Trump AEBko presidenteak igandean iradoki zuen blokeoa kendu behar zuela: “Biziraun beharko dute”.
Iranek salbuespenak egingo ditu Ormuzen, erasoa lurrez ere egin ala ez aztertzen dabil AEB, eta Israelek Libano hegoaldera tropa gehiago bidaliko ditu
Teheranek Ormuzko itsasartean zehar 20 petrolio-ontzi ibili daitezen ahalbidetuko du. AEBk tropak ugaritu ditu inguru horretan, eta lurreko erasoaldia etortzear egon daiteke.
Israelek galarazi egin dio patriarka latinoari Erramu eguneko meza ematea Jerusalemgo Hilobi Santuan, eta kritika oldea eragin du nazioartean
Ameriketako Estatu Batuek (AEB) Israelen duten enbaxadoreak ere Israelgo Gobernuari eman ohi dion babesa hautsi du eta ez zegoela erabaki hori hartzeko arrazoirik esan du. Italiak, Frantziak, Portugalek, Poloniak eta Palestinako Agintaritzak gertatutakoa salatu dute.
Tel Aviven eta Haifan gerraren kontrako protesta egin duten ehunka manifestariren aurka oldatu da Israelgo Polizia
Manifestazioak egin dituzte, 19:00etan (16:00 GMT) hasita, Israelgo hainbat hiritan, "Gure bizitza guztien alde" lelopean. Zenbait diputatu ohik eta bakearen aldeko erakundek deitu dituzte protesta horiek.
AEBk 3.500 soldadu daramatzan gerraontzia bidali du Iranen kontrako gerrara
Pentagonoak Ekialde Hurbilera 10.000 soldadu gehiago bidaltzea aurreikusi duela jakin eta biharamunean zabaldu da albistea. Gaur da hilabete AEBk eta Israelek Irani lehen aldiz eraso ziotela, eta are gehiago gaiztotu da gatazka, Yemengo huthiak sartu baitira gerran.
Huthiak Irango gerran sartu dira Israeli misilekin eraso eginez
Palestina hegoaldera jaurti dituzte misil balistikoak Israelen aurka.
G7ak eta EBk Ormuzko itsasartea irekitzeko eta inguruko herrialdeak pairatzen ari diren “ondorioak” arintzeko deia egin dute
Mendebaldeko herrialde boteretsuenen Atzerri ministroek, baita AEBkoak ere, “populazio zibilaren eta azpiegituraren aurkako erasoak berehala eteteko” eskatu dute.
Trumpek apirilaren 6ra arte luzatu du Ormuzko itsasartea berriro irekitzeko ultimatuma
AEBk Ekialde Hurbilera 10.000 soldadu gehiago bidaltzea aztertzen ari da, Teheranen gaineko presioari eusten dion bitartean eta arazoak luze joko duela ikusita.
Iranek AEBren proposamenari erantzun dio eta bake akordio baterako hainbat baldintza jarri ditu mahai gainean
Teheranek erasoa "ez errepikatzeko baldintzak" eskatzen ditu, eta gatazkaren amaierak "fronte guztiei" eragitea, Libano eta Irak barne.
Israelek iragarri du Alireza Tangsiri Irango Guardia Iraultzailearen Armadako komandantea hil egin duela
Israel Katz Israelgo Defentsa ministroaren arabera, Ormuzko itsasartearen blokeoaren erantzule nagusia zen. Irango agintariek ez dute oraingoz heriotza baieztatu.