Donald Trumpek Maria Corina Machado hartuko du ostegunean Etxe Zurian
AEBko presidenteak baztertu egin zuen Venezuelako oposizioaren burua eta Bakearen Nobel sariaren irabazlea bere herrialdeko presidente izateko, Nicolas Maduro atxilotu eta kartzelatu ostean.
Donald Trump AEBko presidenteak Maria Corina Machado Bakearen Nobel sariaren irabazlea hartuko du datorren ostegunean Etxe Zurian, Nicolas Maduro presidentea atxilotu eta espetxeratu ostean Venezuelako oposizioaren buruak izango duen zereginari buruz hitz egiteko.
Operazioaren ostean, AEBko presidenteak baztertu egin zuen Machado Venezuelako presidente izateko aukera, herriaren babesik ez duela argudiatuta, eta Delcy Rodriguez chavista buru duen Caracaseko behin-behineko gobernuarekin negoziatzen jarraitzen du.
Machadok esan du prest legokeela abenduan Oslon (Norvegia) jaso zuen Bakearen Nobel saria Trumpekin partekatzeko.
Joan den astean, Trumpek esan zuen Machadori Washingtonen harrera egiteko prest zegoela. "Uste dut oso atsegina dela etorri nahi izatea", adierazi zuen prentsaren aurrean.
Venezuelarekin dituzten negoziazioei dagokienez, Karoline Leavitt Etxe Zuriko bozeramaileak esan du herrialdeko agintariak AEBrekin elkarlanean ari direla: "Presidenteak 500.000 milioi dolarreko akordio energetikoa ixtea lortu du. 31 milioi petrolio-upel AEBra bidean dira, eta salerosketako dirua AEBko gobernuak kontrolatutako kontu batean sartuko da", esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.