Trumpek esan du AEBko Armada Iranen esku hartzea "oso serio" aztertzen ari dela
AEBko presidentearen esanetan, Teheranek "marra gorria" zeharkatu du, protestetan ehunka pertsona hil ditu eta. Hortaz, ez du baztertu berehalako erabaki bat hartzea; bitartean, Iran harekin negoziatzeko harremanetan jarri da. Irango Gobernuaren arabera, AEBko armadari esku hartzeko "aitzakia" emateko oldartu dira manifestariak.
Donald Trump AEBko presidenteak esan du "oso serio" ari dela aztertzen AEBko Armadak Irango egoerari zer erantzun eman behar ote dion; izan ere, duela aste batzuetatik Gobernuaren aurkako protestak izan dira herrialdeko hiri nagusietan.
Presidentearen hegazkinean prentsari egindako adierazpenetan, Trumpek esan du Irango agintariek "marra gorri" bat zeharkatu dutela, mobilizazioetan ehunka pertsona hil dituztelako. "Badirudi zenbait pertsona hil dituztela, beharrezkoa ez zen arren", adierazi du, balizko erreakzio militar bati buruz galdetu diotenean.
"Ez dut esango zer egingo dudan, non erasoko dugun, noiz eta zer erpinetatik", adierazi du, aukera guztiak aztertu ondoren erabaki bat hartuko dutela gaineratu aurretik.
Trumpek adierazi du larunbatean Irango buruzagiak harekin harremanetan jarri zirela negoziatzeko, baina ohartarazi du AEBk bilera bat egin aurretik jardun dezakeela. "Iranek deitu zuen, negoziatu nahi dute", azpimarratu du.
Era berean, iragarri du Elon Musk aholkulari ohiarekin hitz egingo duela, Starlinken (SpaceX satelite bidezko Internet zerbitzua) Iranen erabiltzeko aukera aztertzeko.
Azkenik, Mohammad Baqer Qalibaf Irango Parlamentuko presidenteak egindako ohartarazpenei erantzunez, Trumpek ohartarazi du Israel eta AEBko baseak "helburu legitimo" bihur daitezkeela eraso bat gertatuz gero, eta ohartarazi du AEBk "inoiz baino lehenago" erantzungo lukeela.
Abbas Araqchi Irango Atzerri ministroak astelehen honetan iragarri duenez, egoera kontrolpean dute bertako agintariek. Irango Gobernuaren arabera, Trumpek Iranen esku hartzeko egindako mehatxuen aurrean hauspotu edo oldartu dira manifestariak, modu horretan AEBko armadari esku hartzeko "aitzakia" emateko.
Nazioarteko indarren esku hartze militarra baztertu du Txinak
Trumpek Iranen esku-hartze militarrarekin mehatxu egin ondoren, atzerriko indarren esku-hartzea baztertu du Txinako Gobernuak.
"Beste herrialde batzuetako barne arazoetan sartzearen aurka egon gara beti, eta beti adierazi izan dugu herrialde guztien subiranotasunak eta segurtasunak Nazioarteko Zuzenbidearen erabateko babesa izan behar duela", esan du Mao Ning Txinako Atzerri Ministerioaren bozeramaileak, Trumpek Iranen aurka egindako mehatxuei buruz galdetu diotenean.
"Nazioarteko harremanetan indarra erabiltzearen zein indarra erabiltzearekin mehatxu egitearen kontra gaude", esan du kazetarien aurrean. Halaber, alde guztiei lan egiteko eskatu die Ekialde hurbilean bakea eta egonkortasuna sustatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.