Netanyahuk dio AEBk ez zuela Israelekin koordinatu Gazarako Batzorde Exekutiboaren iragarpena
Ohar batean, tonu kritikoan hitz egin du AEBko Administrazioari buruz. Dena den, ez du sakondu Israelgo Gobernuak AEBeko presidenteak iragarritako zerrendarekin dituen desadostasunen inguruan.
Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuren bulegoak larunbat honetan jakinarazi du AEBk ez zuela Israelekin koordinatu Gazarako Batzorde Exekutiboaren osaketari buruz egindako iragarpena.
"Gazako Batzorde Exekutiboaren osaketaren iragarpena, Bake Konferentziaren menpe dagoena, ez zen Israelekin koordinatu, eta AEBren politikaren kontra doa", jasotzen du oharrak.
Horren ondorioz, Netanyahuk Atzerri ministro Gideon Saarari agindu zion hitz egin zezala AEBko Estatu idazkari Marco Rubiorekin, gaiari heltzeko.
Oharrean, tonu kritikoan hitz egin du Israelek AEBko Administrazioari buruz. Dena den, ez du sakondu Netanyahuren Gobernuak AEBeko presidenteak iragarritako zerrendarekin dituen desadostasunen inguruan.
Etxe Zuriak gaur bertan zabaldutako informazioaren arabera, batzorde horrek kide gehiago izango ditu aurki.