Gaur amaituko da Frantziako presidentea aukeratzeko hauteskundeen bigarren itzulirako kanpaina
Igande honetan presidentea aukeratzeko hauteskundeen bigarren itzulia egingo dute Frantzian, eta gaur amaituko da hauteskunde kanpaina. Inkesten arabera, Emmanuel Macron presidentea da faborito nagusia Marine Le Pen eskuin muturreko hautagaiaren aurretik.
Emmanuel Macron presidentegaiak Lot departamenduko Figeac udalerrian eskainiko du gaur bere azken hitzaldia. Toki horretan bertan Macronek irabazi zuen hauteskundeen lehen itzulian, Jean-Luc Melenchon ezkertiarraren aurretik.
Atzo Emmanuel Macronek Paris kanpoaldeko Saint-Denis auzoa bisitatu zuen, historikoki ezkerraren gotorleku dena, hain zuzen ere, eta ultraeskuinaren arriskuez ohartarazi zuen. Horren hitzetan, Marine Le Penek Frantzian gerra zibila izateko arriskua ekar dezake Le Penena, gerra zibileko programa bat dela, desadostasunarena, dela uste du Macronek eta "inkoherentea" gainera.
Macronek gerra zibilaren arriskua aipatu zuen asteazkenean bi hautagaiek telebistan izan zuten eztabaidan, ultraeskuineko hautagaiak espazio publikoetan belo islamiarra debekatzeko lege bat defendatu zuenean. Hautagai liberalaren iritziz, neurri hori Frantziaren laikotasun printzipioaren aurkakoa da.
Buruzagi liberalak, gainera, ukatu egin zituen "harrokeria" salaketak, eta "egunero" jende arruntarekin harremanetan dagoela adierazi zuen.
Marine Le Penek "erosahalmenaren presidentea" izango dela hitzeman du kanpainako bere azken mitinean
Atzo, Pas-de-Calais departamenduko Arras udalerrian eskaini zuen kanpainako azken mitinean, "erosahalmenaren presidentea" izango dela hitzeman zuen Marine Le Pen eskuin muturreko hautagaiak. Hauteskundeen lehen itzulian Le Pen nagusitu zen aipaturiko meatzarien herrian.
"Frantziako herria: iritsi da ordua altxatzeko eta oligarkiaren kontra bat egiteko", azpimarratu zuen 4.000 jarraitzaileren aurrean.
Ia 45 minutuko hitzaldian, Le Penek gogor kritikatu zuen Macronek asteazkeneko telebista eztabaidan bere ustez izan zuen jarrera "harroa".
Le Penen arabera, jarrera hori "Emmanuel Macronen nortasunaren erakusle da (...), ez zaizkio frantsesak gustatzen eta, bereziki, bere politikarekin ados ez daudenak".
Zure interesekoa izan daiteke
EHKSk Bilboko istiluetan parte hartu ez zuela dio: "Quiles ez etortzea lortu zenean, helburuak beteta zeuden"
Podemosek zuhurtzia eskatu du, baina ez du baztertzen infiltratutako poliziak edo ultraeskuindarrak egotea istiluen atzean
Mikel Irujo eta Aitana Duque EAJren hautagaiak izango dira Nafarroako Parlamenturako Geroa Bairen zerrendan
Deustu, istiluen biharamunean: 55.000 euroko kalteak zenbatu dituzte
ErNEk Alfonso Garaikoetxea kargugabetzea eskatu du, Bilboko istiluak direla eta
Insaustik ziurtatu du indarkeria ez dela itzuliko Donostiako kaleetara, Blocusen deialdien aurrean
Javier de Andrés: "Absentismo daturik txarrenak dituen erkidegoa gara"