Bilera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frantzia Intsumisoak eta Alderdi Sozialistak negoziatzen jarraituko dute legegileei begira

Gaurko bileraren ostean, gainditu ezin diren oztoporik ez dutela aurkitu esan dute, beraz, negoziatzen jarraituko dute.
Melenchon, aurreko kanpainan, ekitaldi batean
Melenchon, aurreko kanpainan, ekitaldi batean. Artxiboko argazkia: EFE

Frantzia Intsumisoa alderdiak eta Alderdi Sozialistak negoziatzen jarraituko dute hauteskunde legegileei begira, gaurko bileran ostean adierazi dutenez.

Hala, gainditu ezinezko oztoporik ikusi ez dutela esan dute, beraz, aurrera doaz aipatutako negoziazioa.

Emmanuel Macron presidente frantziarra, bere aldetik, Paris iparraldeko auzo batean agertu da gaur, dagoeneko kanpainan sartuta, eta Presidentetza Hauteskundeak irabazi zituenetik lehen agerraldi publikoan.

Jendez inguratuta ibili da Macron auzoan zehar, baina baten batek tomate bat ere jaurti dio, jo ez badu ere.

Batzar Nazionalerako hauteskundeak ekainaren 12an eta 19an egingo dira, eta horiek zehaztuko dute Gobernuak erreformak egiteko izango duen tartea.

Balizko aliantzak

Julien Odoul Le Penen alderdiko bozeramaileak uste du batasun nazionala, legegileei eta aro berri honi begira, buruzagi ultraeskuindarraren eta haren alderdiaren inguruan izango dela, "oposizioko alderdi nagusia" baita.

Bestalde, Jean-Luc Mélenchon Ezkerreko Alderdiko burua, botoen % 21,95 jasota apirilaren 10eko lehen txandan hirugarren geratu zena, ekologistekin, komunistekin eta antikapitalistekin batera koalizio parlamentario bat osatzeko mugitzen hasi da jada.

Kontserbadoreek, berriz, lehen itzulian botoen % 4,78 lortu ondoren, konfiantza dute nazio-mailan ezartzeko, 2027ra arte indarrak orekatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"

Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Indonesiako zenbait aireportu berriz ireki dituzte, Anak Krakatoa sumendiaren erupzioaren ondorioz itxita egon ostean

Krakatoaren erupzioaren ondoren asteburutik itxita zeuden Jakartako aireportu nagusia eta beste lau aireportu ireki ditu berriro Indonesiak. 3.000 hegaldi eta 370.000 bidaiari inguru kaltetu dira udako oporren itzulera operazio betean. Anak Krakatoa sumendia Indonesiako hiriburutik 150 kilometrora dago eta erupzioan sartu zen ostiralean, laba eta errauts-zutabe handiak jaurtiz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X